MUSIKA

SOBRE LOS PERJUICIOS DEL TABACO (RAMÓN BAREA)
"Bakarrizketa erronka bat da aktorearentzat"
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anton Chejov 'Tabakoaren kalteei buruz' lanaren bertsio hau. Ez da oso testu ezaguna, iragan mendeko 90eko hamarkadan aurkitu zuten eta. Antzerki-abentura berri batean (Makiescénica konpainia) lanean ibili arren, muntaia hau berreskuratu du aktoreak. Benetako antzerki-harribitxia den muntaia.

Galdera. Zergatik Chejov eta zergatik Chejoven testu hau?

Erantzuna. Oraindik Chejoven eraginaren pean bizi garelako. Berak inauguratu zuen pertsonaietan eta gatazketan sartzeko modu bat eta hori oraindik indarrean dago antzerkian, zinean eta literaturan: naturalismoa etapertsonaien ikuspegi psikologikoa. Testu hau pieza ‘txikia’ da. Hala ere, sarrierrepikatzen da umorea, samurtasuna eta gaurkotasuna dituelako, eta arauak hausten dituelako. Tabakoari buruzko hitzaldi baten aitzakiarekin, gizagaixo alkoholiko, dibertigarri eta baldar baten filosofia erakusten digu.

G. Jatorrizko testuaren bertsio hau orain urte gutxi aurkituzuten. Zer esango luke autoreak berak argitaratu ez zuen istorioa eszenatokietara eraman dutela ikusiko balu?

E. Nire ustez, Chejovek estimu handia zion testu txiki honi; horren adierazlea da behin eta berriz itzuli zela testura. Suposatzen dut Chejovek zera esango lukeela: Baina nork demontre hartu dit testua karpetatik? Badirudi Chejovek bertsio honetan pertsonaiaren eten-puntuak bete dituela, IvanIvanovicek bere baitan pentsatzen duena irauli izan balu bezala.

G. “Zoriontsuak ala obedienteak gara”, dio autoreak testuan zehar. Ados zaude mezu horrekin?

E. Funtsean, Chejoven pertsonaia nolabaiteko anarkista frustatua da. Arau-hauslea izan liteke, baina beldurragatik oharkabean pasatzea aukeratu du. Koldarra da eta ikusleak harekin identifikatzen dira.

G. Urte asko igaro arren, testu batzuek indarra izaten jarraitzen dute. Zergatik?

E. Testu klasiko batzuek bizirik diraute, ondo eramaten dute denbora eta indarrean jarraitzen dute; horregatik dira handiak. Obra eta artistak gutxik duten artearen bertutea da hori. Chejovek ikuspegi egokia zuen giza arimaz, ezkutuko pentsamendu eta sentimenduez; hortaz, identifikatuta sentitzen gara berarekin. Bestalde, ez dugu pentsatu behar hain originalak garenik. Gaur egungo zineko, literaturako eta antzerkiko argumentu asko ez doaz Shakespeareren argumentuetatik harantzago.

G. Bakarrizketa genero berezia da edozein aktorerentzat. Zelan heltzen diozu horrelako lan bati?

E. Bakarrizketak erronka bat dira aktorearentzat, baita immolazio-ekintza ere: zure burua lehoien zulora botatzea bezalakoa da, badakizu arriskuak hartzen ari zarela eta salbazioa zure esku besterik ez dagoela. Egoera, denbora eta espazioa menderatuz gero, oso sentsazio atsegina da. Orain arte hau izan da bakarka egin dudan mota honetako lan bakarra, beste zenbait konpainiarekin beste batzuk egin ditut eta. Niretzat erronka etaaktore-ariketa da.

G. Zer esango diogu Chejov bakarrizketa batek oso aspergarria izan behar duela pentsatzen duenari?

E.Gauza bat ezagutu gabe, ezin duzula hura maite. ‘Tabakoaren kalteei buruz’lanaren bertsio hau ikustera joan dadila, agian Chejoven jarraitzaile bihurtuko da eta. Baina baita ere egin dezala nahi duena, ez aisialdiaren eta marketinaren modek agintzen diotena. Sakelako telefonoek oso azkar eboluzionatzen dute, baina gizakiok oso astiro mugitzen gara.

G.Azalduko diguzu zelan sentitzen zaren zure ibilbidearen une honetan, zer gustatuko litzaizukeen egitea eta, ahal izanez gero, zer egingo duzun etorkizunean?

E.Obra hau Makiescénicarekin hasi aurretik antzezten  nuen eta orain berriz heldu nahi diot proiektu pertsonalgisa, aktore-ariketa gisa. Kirolariek entrenamenduak egiten dituzte eta aktoreok honela entrenatzen gara: lan arriskutsuak eginez. Orain urte batzuk bete gabe utzi nuen Ur konpainiarekin neukan bira bat eta orain berreskuratuegin nahi dut. Bestalde, ez esan inori, baina lan honek ematen didan diruaren zati bat Maikiescenicaren hurrengo ekoizpena finantzatzeko erabiliko dut. Tomas Afan Muñoz Jaengo autore gaztearen obra bat izango da, ‘Esencia Patria'; antzerki-sari batzuk jaso baditu ere erabat ezezaguna da. Muntaia‘retrofuturista’ izango da, berak dioenez, zuzeneko musikarekin. Horretarako, koprodukzioa bultzatu nahi dugu zenbait antzokirekin. Hitz egingo dugu horretaz. Gauza bat: badakizu Makiescénica dirulaguntzarik gabe lan egiteko asmoa duela?

G.Bestalde, hain kaltegarria da tabakoa?

E. Ziur asko, badaude baimenduta dauden gauza arriskutsuagoak. Ikusten duzu? zoriontsuak ala obedienteak gara. Bertold Bretchek esaten zuen berak erretzen imajinatzen zituela antzerkiaren ikusleak, boxeoarenak bezala, ikusleei erretzea galaraziz gero, ezin izango dutelako pentsatu. Berak esaten zuen erretzaileek antzokietan erre behar dutela buru-argitasuna izateko. Antzerkia,batez ere, inteligentzia-ariketa dibertigarria izatea nahi zuen Bretchek.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
PABELLÓN 6
Zuzeneko musikak eta umoreak bat egiten dute krisiak kabaret munduan ere izandako eraginaz hitz egiten duen ikuskizunean. Gen... (gehiago irakurri)
PABELLÓN 6
Musikak eta umoreak betetzen dute Ramon Bareak (2013ko Antzerki Sari Nazionala) zuzendutako komedia melodramatiko hau. Kabare... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago