ARTE ESZENIKOAK
Conseqüences (Moveo Danza)
Photo: Conseqüences (Moveo Danza)
Testua: Kmon

UDAGIRO 2019 (DURANGO)
UDAGIRO (DURANGO)
Udagiro 2019. Durango
2019-07-08
Durangok ongietorria egingo dio udari arte eszenikoak kalera aterata, Udagiro 2019 zikloaren egitaraua osatzen duten genero anitzetako hamar ikuskizunen bidez.

 

Bigarren urtez jarraian, musikak berezko tokia izango du Durangoko Udako egitarauaren barruan, Plateruena Kafe Antzokiak antolatutako Jazzeruena jazz zikloari esker. Horren barruan antolatutako lau kontzertu izango ditu aparteko osagarri kaleko antzerkia, zirku garaikidea, musika jasoa eta garaikidea, eta dantza barne hartzen dituen egitarauak.

Musika atalari dagokionez, bertako bi talderen partehartzea nabarmendu behar da: Bogoroditsie abesbatza, Shakespeareren ‘Udako gau bateko ametsa’ lanaren egokitzapen librea aurkeztuko duena; eta Amaia Urzainki sopranoa, gaua hari gidari hartuta ‘Overnight’ izeneko errepertorioa abestuko duena, Robert Oviedo pianistarekin batera.

Kaleko antzerkiak ez du inoiz hutsi egiten Udagiro zikloan eta aurten genero horren bi erakusgarri bikain aurkeratu dituzte antoalatzaileek: ‘Kale gorrian’ (Barsanti konpainia), etxegabetzeen gai korapilotsuari egindako kritika dibertigarria; eta ‘Prozak’, Malas Compañías konpainia bikainaren zirku garaikideko pieza berria. Zikloa dantza garaikideko bi piezarekin itxiko da: Amaia Elizararen ‘Block’ eta Movea Danza konpainia katalanaren ‘Conseqüences’.

 

 

(345 Kb)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
UDAGIRO (DURANGO)
Telebistako gaueko saio baten itxura hartzen duen tragikomedia dugu Barsanti konpaini... (gehiago irakurri)
DURANGO
UDAGIRO (DURANGO)
Nor gogoratzen da inorentzat existitzen ez direla diruditen horiez? 'Anónima' ikuskiz... (gehiago irakurri)
DURANGO
UDAGIRO (DURANGO)
Durangoko azken-aurreko musika-iraultzak Irati Bilbao du izena. Hogeita hamar urte ba... (gehiago irakurri)
DURANGO AMOREBIETA-ETXANO
UDAGIRO (DURANGO)
'Hutsune Iturri' ekitaldiak Beñat Achiary, Alaitz Muro eta Raúl García Etxeberria elk... (gehiago irakurri)
DURANGO
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Zirkua, antzerkia, musika, dantza, zinema, magia, bertsolaritza eta performancea izango dira Uda Giro zikloaren ardatzak. San... (gehiago irakurri)
LA MALETA COMPANY
Txotxongiloak eta malabareak uztartzen dira ikuskizun eder honetan. Omenaldia zahartzaroari, amonei, jakinduriaz eta esperien... (gehiago irakurri)
ANA GOITIA
Ana Goitia kazetari, umorista eta gordofobiaren aurkako aktibistak 'Katana' aurkeztuko du. Bakarrizketa honetan, ezohiko gaia... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago