ARTE ESZENIKOAK
Testua: Arrigorriaga Clown

ARRIGORRIAGA CLOWN
Arrigorriaga
8.000 pertsonek gozatu dute Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XXI. Jaialdiaz
2016-05-10
8.000 pertsona inguru izan dira Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXI. Jaialdiaren barne antolatutako ekintza ezberdinetan parte hartu dutenak. Aurtengo jaialdiak arrakasta handia izan du, jaso duen egundoko publikoagatik eta antzezlanen kalitateagatik. Maiatzaren 6tik 8ra ospatu den edizioak hamalau ikuskizun eskaini ditu Euskal Herriko, Estatuko zein nazioarteko artisten eskutik.

Jaialdiari ostiralean eman zitzaion hasiera Rojo Telón eta Hortzmuga Teatroa euskal talde eta Meriko artista japoniarraren ikuskizunekin. Publikoak zirkua, dantza eta kaleko antzerkia bezalako disziplinetaz gozatzeko aukera izan zuen. Sei emanaldi aurkeztu ziren larunbatean, Tiritirantes taldearen umore, zirku eta magiako proposamenarekin hasita. El Gran Dimitrik bere abilezia artistiko guztiak eskaini zituen Juan XXIII Plazan. Udaletxeko Plazan egingo ziren gainerako emanaldiak Frontoian izan ziren azkenean, eguraldi txarraren ondorioz. Honek ez zuen oztopatu bertaratutako pertsona guztiek La Bella Tour, Meriko, Dado Oddball eta Joan Català artistekin gozatzea. Klown-ak bere tartea euki zuen igandean Clown Baret, Oihulari Klown eta Wilbur Clown taldeen eskutik, adibidez. Kate & Pasi finlandiarrek euren akrobaziarik onenak aurkeztu zituzten Arrigorriagan. Cie. Les Krilati frantsesek eman zioten amaiera egitarauari, Frontoian eskainitako ‘J´arrive’ lanarekin.

Jaialdiaren antolakuntzatik aurtengo edizioan parte hartu duten konpainia guztiek eskainitako lan ona eskertu dute, eta lau euskal taldeek egindako emanaldien arrakasta azpimarratu dute (Rojo Telón, Hortzmuga Teatroa, Tititirantes eta Oihulari Klown). “Aurkeztutako obren aniztasun eta kalitateagatik zoriondu gaituzte”, adierazi du Arrigorriagako Udaleko Kultura Zinegotzia den Maite Custodio Iglesiasek. Arrigorriagako alkateak, Asier Albizua Manriquek, udaleko zein produkzioko langile guztiei eskertu die egindako la ona. Arrigorriagara asteburuaz gozatzera bertaratutakoei eskerrak eman die alkateak ere. “Goza zezatela eta txiki zein nagusientzat hezigarria izan zedin espero dugu”, bukatu du.

Amaitutzat ematen da honela Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren XXI. edizioa, herriko txoko guztietara umorea eraman duena, tailer eta erakusketen bitartez ere parte-hartzea bultzatuz.

8.000 pertsonek gozatu dute Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XXI. Jaialdiaz
8.000 pertsonek gozatu dute Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XXI. Jaialdiaz
8.000 pertsonek gozatu dute Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XXI. Jaialdiaz
8.000 pertsonek gozatu dute Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XXI. Jaialdiaz
8.000 pertsonek gozatu dute Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XXI. Jaialdiaz
8.000 pertsonek gozatu dute Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XXI. Jaialdiaz
8.000 pertsonek gozatu dute Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XXI. Jaialdiaz

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ARRIGORRIAGA
Maiatzeko lehen asteburuan, Arrigorriaga Clown-Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiarekin urteroko hitzordua iritsiko da. ... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagak Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren XXVII. edizioa hartuko du maiatzaren 6tik 8ra. Arrigorriaga Clownek... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriaga umorearen eta kaleko arte eszenikoen hiriburu bihurtuko da irailaren 10etik 12ra bitartean, Arrigorriaga Clown j... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriaga Clown Unibertsoko hiriburu bilakatuko da maiatzaren 4 eta 5 egunetan, Arrigorriaga Clown Jaialdiaren 24. edizioa... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Hiru egunez, Arrigorriaga barrearen hiriburu bihurtuko da, Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXII Jaialdia dela eta. Ikusleen b... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagako Clown eta Pailazoen jaialdiaren 21. edizioak generoaren zaleak bilduko ditu maiatzaren 6tik 8ra. Hiru egunez d... (gehiago irakurri)
Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiak 25 urte beteko ditu aurten, hainbat herrialdetako hamaika konpainia ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago