2023-05-03
Maiatzeko lehen asteburuan, Arrigorriaga Clown-Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiarekin urteroko hitzordua iritsiko da. Herri horretako kale eta plazak akrobaziaz, antzerkiaz, musikaz eta umore onez beteko dira, nazioarteko 15 konpainiaren eskutik.
Maiatzaren 5, 6 eta 7an, Arrigorriaga Clownek 28. edizioa beteko du. Ibilbide horretan zehar, clown eta kale-zirkuko jaialdi nagusietako bat bihurtu da.
Aurten hautatutako konpainien emanaldiez gain, bi erakusketa izango dira ikusgai: ‘Dragoiak, izaki fantastikoak’ eta ‘Slackline’.
Segur aski asko interesatuko zaizu...