ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

UMORE AZOKA
Umore Azoka
UMORE AZOKA
27.000tik gora ikusle hartu ditu 2022ko Umore Azokak
2022-05-25
Eguraldi ona lagun, aire librean eta inolako gorabeherarik gabe egin dira emanaldi guztiak

Leioako Udalak antolatzen duen Umore Azokak, XXII. edizioa bukatu zuen atzo. Bertaratze eta parte-hartze zifrek ekitaldiak duen  indarra eta erakargarritasuna bai ikuskizunak ikustera joaten diren pertsonentzat, bai konpainientzat, baieztatzen dute, Iban Rodríguez Etxeberria alkateak adierazi duenez. Zehazki, 27.000 pertsona baino gehiago izan dira osteguna 19 eta igandea 22 bitartean egindako 90 emanaldietan. Arrakasta izugarria izan da, eta horrek azken bi urteetako gorabeheren ondoren Umore Azokaz gozatzeko gogoa zegoela erakusten du.

Publikoak emanaldietako gune guztiak bete ditu, eta familiak eta gazte-taldeak, adinekoak eta erdi mailako ikusleak bertaratu dira. Antzerkizaleak eta publiko orokorrak Azokan izan diren formatu eta genero desberdinez gozatu dute, inolako gorabeherarik gertatu gabe. Gainera, eguraldiak lagundu du une oro, eta aurten jarduera guztiak arazorik gabe egin ahal izan dira.

Bestalde, Umore Azokarekin batera datorren merkatu-izaera agerian geratu da egun hauetan gurekin egon diren konpainien eta Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko profesional ugarien artean hainbat kontratazio-proposamen itxi direlako.

Lau egun hauetan 90 emanaldi programatu dira Leioako 18 gune eszenikotan.  Guztira, 40 konpainiak parte hartu dute: 19 euskaldunak, 16 Estatukoak eta 5 nazioartekoak.

Ohikoa den bezala, Azokak bere sariak banatu ditu, eta Orain Bi -Euskal ikuskizunik onena ‘Mute’ lanagatik- eta Truca Circus (Andaluzia) -munduko ikuskizunik onena ‘Sopla!’ obragatik- saritu ditu. Gainera, Aipamen Berezia egin dio epai-mahaiak Maitane Sarralderi, ‘Desªnuda’ dantza-lanagatik.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
UMORE AZOKA
Leioako kaleak antzerkiz, dantzaz, musikaz eta zirkuz beteko dira bihartik aurrera (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Leioako arte eszenikoen epizentro bihurtuko da berriz ere, Umore Azokaren (Kaleko Artisten Azoka) XXIII. edizioan. Maiatzaren... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Umore Azokak artez beteko du beste behin Leioa (Bizkaia) irailaren 16tik 19ra bitartean. 38 konpainiak parte hartuko dute jai... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Koronabirusak eragindako osasun larrialdia dela eta hartu du erabakia Leioako Udalak, ikusleen eta profesionalen segurtasuna ... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Koronabirusaren krisiak sortu duen zalantza egoera hor dagoen arren, Leioak azoka egitearekin duen konpromisoarekin jarraitze... (gehiago irakurri)
KULTUR LEIOA
Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azoka maiatzaren 19tik 22ra egingo da. Hortaz, ohiko datak berreskuratuko ditu, osasun-... (gehiago irakurri)
KULTUR LEIOA
50 konpainia, 170 emanaldi eta erabateko 22 estreinaldi hartuko ditu 2015eko Umore Azokak, urtero kalerako proposamen eszenik... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago