ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

UMORE AZOKA
Umore Azoka
UMORE AZOKA
Umore Azoka bertan behera utzi du Leioak
2020-04-14
Koronabirusak eragindako osasun larrialdia dela eta hartu du erabakia Leioako Udalak, ikusleen eta profesionalen segurtasuna bermatzeko egokiena izango delakoan.
Leioako Udalak, maiatzaren 14tik 17ra egin behar zen Umore Azoka Leioaren, Kaleko Artisten Azokaren, XXI. edizioa bertan behera uztea erabaki du, COVID-19aren hedapenak sortutako osasun arrisku egoera dela eta. Erantzukizunak eta pertsonen, ikus-entzuleen eta profesionalen, segurtasunak eragin dute erabaki hori.

“Erabaki gogorra da, asko kostatu zaigu hartzea, eta bide guztietatik saihesten ahalegindu garen arren, egungo egoerak ez digu beste aukerarik utzi. Leioa udalerri arduratsua da, eta beste ezeren gainetik pertsonen segurtasuna dago”, adierazi du Iban Rodríguez Etxebarria alkateak.

Hogei edizio jarraian egin ondoren, ekitaldi honen historian bertan behera utzi behar izan den lehen aldia da. “Aztertu ditugun aukera posible guztien artean, hau gogorrena baina errealena da. Jasaten ari garen pandemiaren eta ondorengo eraginen aurreko zalantzak ikusita, ezinezkoa da aurreko edizioetako bermeekin eta eraginkortasunarekin egitea” adierazi dute Umore Azoka Leioaren antolakuntzatik.

Horrela, Leioako Udaleko Kultura Sailak gogorarazi duenez, martxoaren erdialdetik indarrean dauden neurriek aurretik ere eragina izan dute konpainien mugikortasunean eta prestakuntza lanetan. “25 estreinaldi zeuden aurreikusita, eta konpainiek zailtasun handiak izan dituzte euren sorkuntza lan berriak aurkezteko. Gainera, horietako askok behar logistikoak zituzten, estrukturak, eszenografiak, entseguak, etab., eta une honetan horiek guztiak kudeatzea oso zaila zen jadanik”.

Oinarrizko zerbitzuak bermatzeko zailtasunak

Abagune horiei guztiei, ekitaldiaren antolakuntzarentzat oinarrizkoak diren zenbait zerbitzuren egoera nahasia gehitu behar zaio, ostatuak, jatetxeak, estrukturak… Horiek guztiak ezinbestekoak dira azokak behar bezala funtzionatzeko, eta une honetan ez dira erabilgarriak.

Egoera horren aurrean, Leioako Udalak esker ona erakutsi gura izan die Umore Azokako taldeari eta inplikatutako Kaleko Arte Konpainia guztiei, udalerriaren bizitza kulturalean eta arte eszenikoetan erreferente gisa finkatu den ekimena aurrera eramaten saiatzeko egindako lan handiarengatik. Halaber, benetan sentitzen du egungo egoera modu berezian jasaten ari den sektorean, Kaleko Arteetan, erabaki horrek eragin dezakeen kaltea, baina argi eta garbi adierazi gura du Umore Azoka Leioaren etorkizunarekin duen konpromisoa.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
UMORE AZOKA
Eguraldi ona lagun, aire librean eta inolako gorabeherarik gabe egin dira emanaldi guztiak (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Umore Azokak artez beteko du beste behin Leioa (Bizkaia) irailaren 16tik 19ra bitartean. 38 konpainiak parte hartuko dute jai... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Koronabirusaren krisiak sortu duen zalantza egoera hor dagoen arren, Leioak azoka egitearekin duen konpromisoarekin jarraitze... (gehiago irakurri)
KULTUR LEIOA
Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azoka maiatzaren 19tik 22ra egingo da. Hortaz, ohiko datak berreskuratuko ditu, osasun-... (gehiago irakurri)
KULTUR LEIOA
50 konpainia, 170 emanaldi eta erabateko 22 estreinaldi hartuko ditu 2015eko Umore Azokak, urtero kalerako proposamen eszenik... (gehiago irakurri)
KULTUR LEIOA
Nazioarteko 50 konpainiak Leioako kale eta plazak beteko dituzte maiatzaren 15etik 18ra bitartean, Umore Azoka Kaleko Artiste... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago