ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

BAGINAREN BAKARRIZKETAK
"Antzerkian islatuta sentitzea nahi du jendeak"
Eve Ensler idazleak 200etik gora emakumeri egindako elkarrizketak erabili zituen ‘Baginaren bakarrizketak’ (‘The vagina monologues’ jatorrizko bertsioan) idazteko, gehien antzeztu den testu garaikideetako bat. “Jendeak badaki fikzioa dela, baina azpian errealitatea dago”, dio Aitziber Garmendiak, Ainhoa Garairekin batera testuaren euskarazko bertsioa eszenatokietara eraman duen aktorea. Umorea, samurtasuna eta tarteka izua, emakumeak euren sexualitatearekiko sentitzen duten lotsatik libre uztea helburu duen muntaia batean.

Galdera. ‘Bagina’ hitza ehun aldiz esateak hasieran pixka bat ematen ei zizuen. Hori arintzen joan da obra antzeztu  ahala?

Erantzuna. Erabat arindu da pisu hori. Herri batzutan ikusle batzuk deseroso sentitzen dira hasieran eta kosta egiten zaie sartzea. Gu, berriz, hainbeste aldiz errepikatuta ez gara konturatzen  eta ‘bagina’ esaten dugu ‘eskua’ esango bagenu bezala. Kostatzen zaie hitz horrekin ohitzea, baina gero berehala sartzen da publikoa.

G. Hori da obra honen helburuetako bat. Betetzen  du helburua?

E. Antzezlan honetan erabateko naturaltasunez  hitz egiten da emakumeon sexualitateaz. Lortzen du antzezlanak irauten duen ordu eta laurden horretan. Nik pentsatzen dut eszenatik kanpo oraindik ere badela nahiko beldur gauza horiei buruz hitz egiteko.

G. Igartzen da testua benetako gertaeretan oinarritua dagoela?

E. Bakarrizketa batzuk hain zentzugabeak  dira, zaila egiten zaizula sinestea hori egia dela. Baina beste kasu batzutan, puntu dramatikoa duten kasuetan, Kosovoko emakume baten bortxaketan edo ablazioaz ari garenean, ez zenuke sinetsi nahi hori egia denik. Baina badakizu egia dela eta horrek laguntzen dizu sinesgarritasuna ematen testuari, jakinda hori bizi izan duen emakume bat existitzen dela. Nik uste dut publikoak badakiela antzezlan bat dela eta fikzioa dela, baina horren azpian errealitate bat dago.

G.Nola animatuko zenituzke gizonak obra hau ikus dezaten?

E. Hasteko, momentu ona pasatuko dutelako. Argi dago bagina emakumeei dagokien gauza bat dela, esklusiboki. Baina munduan dagoen zerbait da eta mutilek lotura handia dute horrekin, hasteko hortik atera direlako! Eta jarraitzeko,  beti dagoelako ondo gai bati buruz gehiago jakitea.

G. Obra hau hainbat herrialdetan antzeztu da. Hitzek pisu bera dute hizkuntza guztietan?

E. Gaztelaniazkoa ikusi nuen euskarazkoa egin aurretik eta bitxia da, nire ama-hizkuntza euskara izan arren, gehiago kostatzen zait gauza batzuk euskaraz esatea. Agian ez gaudelako ohituta gurea artean gai horiei buruz hitz egitera.

G. Nolako harremana sortu da Ainhoa Garai eta bion artean?

E. Ainhoa aspaldian ezagutu nuen. Unibertsitatean batera ikasitakoak gara. Erromatar Zuzenbideko azterketa batean ezagutu  nuen. Eta begira, urte batzuk beranduago eszenatokian elkartu gara. Kristoren kimika dago bion artean, bai lagun bezala eta bai profesional bezala. Oso aktore-lan ona egiten du eta eskertzekoa da, beti babes bat sentitzen dudalako. Honelako lan bat konfiantza daukazun pertsona batekin egiteko aukera izatea oparia da. 

G. Honen pareko beste obra bat idatzi liteke ezagutzen dituzun emakumeen bizipenak oinarri hartuta?

E. Bai! Bakoitzaren bizipenak hartuko bagenitu, beste bakarrizketa mordoa idatzi liteke! Hain da eguneroko gaia, hain betikoa eta hain bertakoa… 

G. Batzuetan ez dago oso urrun joan beharrik antzerkia egiteko, ezta?

E.  Jendeak ikusi nahi ditu islatuta sentitzen den egoerak. Adibidez, sexualitatea, nola bizi duen  jendeak . Denon gai bat da eta horrek harrapatzen du publikoa hasieratik.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
TXALO PRODUKZIOAK
Eve Ensler antzerkigileak 200 emakume elkarrizketatu zituen sexuaz, maitasun-harremanez eta etxeko indarkeriaz, 'Baginaren ba... (gehiago irakurri)
TXALO PRODUKZIOAK
Eve Ensler antzerkigileak 200 emakume elkarrizketatu zituen sexuaz, maitasun-harremanez eta etxeko indarkeriaz, 'Baginaren ba... (gehiago irakurri)
TXALO PRODUKZIOAK
Eve Ensler antzerkigileak 200 emakume elkarrizketatu zituen sexuaz, maitasun-harremanez eta etxeko indarkeriaz, 'Baginaren ba... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
UMORE AZOKA
Umore Azokaren XXIV. edizioa maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo da Leioan. 23 edizioren ondoren, ziklo hori erreferentzia... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpai... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago