ARTE ESZENIKOAK
Testua: Andoni Marcos

APOCALIPSIS - CIRCO DE LOS HORRORES
Circo de los Horrores
Apocalipsis - Circo de los Horrores
2019-03-28
'Apocalipsis' du izenburu 2006tik El Circo de los Horrores-ek sortu duen laugarren ikuskizunak. 'Mad Max' filmaren mundua gogora dakarren estetika futuristako rock opera, kolapsora iritsi den mundu batean bizirauteko borroka islatzen duena. Antzerki, musika eta zirku fusio ikusgarria.
Milaka ikusle aho bete hortz utzi ditu Susa Silva maisuaren lan berriak. Apocalipsis du izenburu hark sortutako laugarren ikuskizunak.. Hiru milioi euroko inbertsioarekin, zirku kontzeptu berriaren adierazgarri nagusi bilakatu da berrikuntza eta teknologia uztartzen dituen proposamen eszeniko erraldoia.
Gerrak, lehorteak, gaixotasunak, ingurumen kaosa eta arrazen arteko gatazkak nagusi diren mundu batera garamatza Apocalipsis-ek. Ikuskizuna luze samarra bada ere (bi ordu inguru) begiak ez dira iristen eszenografiako xehetasun guztiez jabetzeko. 208 m koadroko eta 4 k definizioa duen pantaila erraldoiak biltzen du espektakulua. Teknologia horrekin batera, Mad Max filmaren estetika gogora dakarten hainbat osagai: eszenografia, jantziak eta beste hainbat tramankulu. Rockak eta operak bat egiten dute ikusleen grina eta sentimendurik samurrenak pizteko, show bizkor eta intentsu batean. Ikuskizunari buruzko xehetasunak azaldu gabe, hiru puntu nabarmendu behar dira. Lehenik eta behin, txalogarria da parte-hartzaile guztien kalitate tekniko eta artistikoa, konpainia honetan ohi den bezala, txartelak balioztatzen dituzten langileak, bideo eta audio teknikariak eta artistak barne direla. Bigarrenez, instalazio berriak aipatu behar dira, ikusle guztiek ikuskizunaz gozatzeko aukera baitute oztoporik gabe eta aurrera begira, karpa erraldoi baten barruan. Horren harira, tamalez, ez da behar bezala ikusten Freestyle Motocross saioa, teknikoki izugarri konplikatua izanik horrelako areto batean, ikusleek ia ez baitute astirik agertokian gertatzen ari denaz jabetzeko. Hirugarrenez, ikuskizunean zehar erabiltzen duten umore pikaro, lizun eta heldua nabarmendu behar da, ezinbesteko erregai emozionala saioak behar bezala funtziona dezan.
 
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
CIRCO DE LOS HORRORES
'Apocalipsis' du izenburu 2006tik El Circo de los Horrores-ek sortu duen laugarren ikuskizunak. 'Mad Max' filmaren mundua gog... (gehiago irakurri)
CIRCO DE LOS HORRORES
'Apocalipsis' du izenburu 2006tik El Circo de los Horrores-ek sortu duen laugarren ikuskizunak. 'Mad Max' filmaren mundua gog... (gehiago irakurri)
La consgración de la primavera (México, 2010)© Blenda
Roger Bernat sortzaile eszenikoak La Consagración de la Primavera aurkeztuko du urtar... (gehiago irakurri)
SANTURTZI
BILBAO KULTURA
Antzerki eta Dantza Garaikidearen BAD Bilbao Jaialdiak urriaren 15etik 25era ospatuko... (gehiago irakurri)
BILBAO
KUTXA FUNDAZIOA
Kutxa Fundazioa Kluba 10. urteurrena beteko du datorren abenduan, arte eszenikoak, musika eta komunitatea uztartuko dituen pr... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO 2026
Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia Bilbon egingo da urriaren 14tik 31ra, eta aurten egunak eta guneak z... (gehiago irakurri)
DANTZALDIA 2026
Bilbo-Bizkaiko Dantza Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioak hamar bat proposamen bilduko ditu abenduaren 15era b... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago