MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Gerediaga Elkartea
Inoiz baino lehenago eta nobedadez josita, dena prest Durangoko Azokako 51. ediziorako
2016-11-17
• Aurtengoa azken 28 urteetako Azoka goiztiarrena izango da: abenduaren 2an hasi eta 6an amaituko da. • Bisitariak 349 nobedade, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango ditu euskal kulturaz gozatzeko. • Euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten inurriak omenduko ditu Argizaiola sariarekin.
Inoiz baino lehenago eta nobedadez josita. Hala helduko zaigu Durangoko Azokako 51. edizioa. Aurtengo kulturaren plaza ez da iazko urteurren borobilaren itzalean geratuko. Datuak begiratzea besterik ez dugu horretarako: 349 nobedade, 246 erakusleiho, 200 kultur ekitaldi baino gehiago. Denontzat izango dugu plana Azokak, topatu zurea!
Kulturaren plazara gerturatzen diren lagunek, bost egunez (abenduaren 2tik 6ra, ohikoa baino lehenago hasi, eta ohikoa baino lehenago amaituko da), XXX ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak, ikuskizunak eta abar. Hori guztia, 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian. 
Nerea Mujikak gaur, azaroak 16, prentsaurrekoan azaldu duenez, dena prest dago jada aste bi barru Durango kultur hiriburu bihurtzeko: "Zuek etorri, guk prest izango dugu dena. Erakustokiak kultur produktuz gainezka izango ditugu, dozenaka talde arituko dira taula gainean, hamarnaka proiektu digital, ikus-entzunezko pieza eta antzezlan ezagutzeko aukera izango dugu".
Plateruena Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan, Azokako guneetako arduradunek ere parte hartu dute: Esther Soto (Areto Nagusia), Oihane Agirre (Azoka TB), Lutxo Egia (Ahotsenea), Gorka Julio (Kabi@), Johana Etxebarria (Irudienea), Itsaso Gangoitia (Saguganbara), Itziar Elias (Szenatokia) eta Goiatz Pelaez (Plateruena). Gaurko aurkezpena aurtengo nobedadeez inguratuta egin dute. Izan ere, 51. edizioak iazko azokak lortutako marka parekatzea lortu du.
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GEREDIAGA ELKARTEA
"Bizitzekoa DA!" izango da edizio honetako lelo nagusia. Hori da Azokak indartu gura duen ideia: Azokara etortzea merezi du, ... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
248 stand izango ditugu Landako Gunean, 176 partehartzailerekin. Nobedadeen artean, 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldiz... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Ruben Ramos diseinatzailea da 57. edizioko irudiaren egilea. Ilustratzaileak sorkuntzaren eta jaiaren eztanda irudikatu du ka... (gehiago irakurri)
Ane Pikaza
GEREDIAGA ELKARTEA
Durangoko Azokaren 55. edizioa osasun arauetara egokituko da, beraz, ez da saltoki presentzialik egongo Durangoko Landako Gun... (gehiago irakurri)
(C) Txelu Angoitia
GEREDIAGA ELKARTEA
2020ko Durangoko Azokaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. "Normaltasun berrira" egokitutako edizioa izango da,... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak oso balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago