MUSIKA
Testua: Kmon

TALENTU BERRIAK JAZZ MUSIKAN
Kutxa Fundazioa
Talentu berriak jazz musikan - Kutxa Fundazioa
2025-10-05
'Talentu Berriak Jazz Musikan' zikloak datozen urteetan Euskal Herrian genero honen eszenaren protagonista izango diren gazteak bilduko ditu. Kutxa Fundazioak eta Musikenek (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) bultzatutako ekimen honek lau talde bilduko ditu urrian eta azaroan, eta horien influentziak soulera, inprobisazio librera eta hiriko musiketara iritsiko dira.

Kontzertuak Kutxa Fundazioak Tabakaleran, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, duen espazioan izango dira. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik erreserba egin beharko da Kutxabanken salmenta-sistemaren bidez.

Lehenengo bi emanaldiak Musikenen bertan sortutako bi taldek eskainiko dituzte. Lehenengoa Blossom Dúo da, Amaia Lanaspa abeslariak eta Noemí Rodríguez piano-jotzaileak osatua. Bere errepertorioak tradizioa eta modernitatea biltzen ditu, Cécile McLorin Salvant edo Keith Jarret bezalako erreferenteen bertsioekin, kantu propioez gain. Ondoren, Torrija’s Quartet izango da; talde horrek, bere konposizioez gain, jazz klasikoko eta egungo musikako moldaketak interpretatuko ditu, Alejandra Bartolomé (ahotsa), Cristina Pascual (baxua), Iker Toribio (gitarra) eta Ager Alzola (bateria) musikariek osatua.

Zikloaren bigarren zatian, birtuosismoa eta eklektizismoa uztartzen dituzten beste bi proiektuk hartuko dute parte. Lehenengo, Iñar Sastre pianistak, Beltrán del Álamo baxu-jotzaileak eta Mikel Urretagoiena bateria-jotzaileak osatutako hirukotearen txanda izango da. Hirukote horrek euskal musika herrikoia, popa, musika klasikoa eta garaikidea uztartzen dituen zubia egiten du. Amaitzeko, Mané zortzikoteak jazza eta Latinoamerikako eta, bereziki, Kubako musika uztartuko ditu.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
KUTXA FUNDAZIOA
2025eko urritik abendura bitartean, sormenagatik, berezitasunagatik eta musikaren bidez egiteko, ulertzeko eta izateko modu b... (gehiago irakurri)
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago