MUSIKA

ALBERT PLA
“Izugarria litzateke eszenatokian ez gozatzea”
ALBERT PLA-REN EMANALDI BATERA ZOAZENEAN, EDOZEIN EZUSTEKORAKO PREST EGON BEHAR DUZU. ESZENATOKI BEREAN DIEGO CORTES GITARRA-JOTZAILEA (ETA LAGUNA) SUERTATUZ GERO, SENTSAZIO HORI AREAGOTUKO EGITEN DA. “DIEGOREN ABANTAILA BATA DAGO, EZ BAITUZU EZER PRESTATU BEHARRIK”, AITORTU DU PLA-K BERAK. KANTAUTOREAK ORAIN ARTEKO BAKARKAKO AZKEN LANA UTZI ZIGUN 2008AN, ‘LA DIFERENCIA’.

Galdera. Nondik dator Diego Cortes eta bion arteko harremana?

Erantzuna. Badira urte batzuk Diegorekin batera lanean ari garela. Jaleo-rekin hasi ginen (gitarra-jotzaileak 80. hamarkadaren hasieran sortu zuen flamenko-fusio taldea) orain 15en bat urte direla. Aspertzen garen bakoitzean, kontzertu bat ematen dugu.

G. Bera bezalako musikari bat atzean duzula, libreago sentitzen zara nahi duzuna egiteko etainterpretatzeko?

R. Diegorekin ez duzu ezertaz arduratu beharrik. Zuk jo ahala berak jarraitu egiten dizu.Badakizu ez dela inolako arazorik egongo, berak jarraituko baitizu. Izan ere, ez dugu entseatzen. Diegorekin ez dago arazorik, hori da politena.

G. Zure emanaldietan, noraino heltzen da antzezpena eta noraino musika?

R. Ni adierazten saiatzen naiz, kantuz edo dena delakoa eginez; batzutan ikuskizunen bat prestatzen dut. Adierazteko bidea ematen didan edozein gauza da egokia,ikuskizunaren arabera.

G. Eta ikuskizun honetan zehazki, zer planteatzen duzu?, zer kontatu behar diguzu?

E. Egia esan, ezdut batere ideiarik. Diegorekin abantaila zera da, ez duzula ezer prestatu beharrik, beraz ez dakizu zer kontatu behar duzun. Jendearen erreakzioaren araberakoa da hori, gauzak nola doazen…

G. Eta alde handiadago hango eta hemengo publikoen artean?

E. Areto desberdinak eta publikoa artistaren aurrean jartzeko moduko desberdinak daude.Energia guztiak heltzen zaizkizu. Bestela, zine-pelikulak egingo nituzke.Garrantzitsuena eszenatokian gozatzea da. Nik ez diot inoiz gozatzeari utzi. Izugarria izan gehar du ondo pasatzeari uzteak…

G. 1989az geroztik ia bi urtean behin kaleratu duzu disko bat. Horrek etengabeko esfortzuaeskatzen du…

E. Gutxi gorabehera bi edo hiru urtean behin bira edo ikuskizun berriren bat martxan jartzen dugu. Horrek esan nahi du urte erdi hura sortzeko, urte eta erdi aurkezteko eta urte eta erdi atseden hartzeko. Ez badut gehiagorik egiten, denbora gehiagorik ez dudalako da. Orain musika eta txotxongilo ikuskizun bat estreniatu dugu Pascal Comeladerekin. Hori aurkezten ibiliko gara eta, tarteka, Diegorekin abestuko dut.

G. Beste musikari eta lagunez inguratuta ikusi zaitugu beti, besteak veste Diego Cortes, Robe Iniesta edo Fermin Muguruz. Nolako harremana duzu beraiekin?

E. Norbaitekin zerbait egiten badut, gustuko dudalako eta miresten dudalako da. Disko bat argitaratu berri dut Joan Miquel Oliver-ekin eta kasu bera da…Ez gara soilikmusikariak. Horregatik jarduten dut honetan, gustuko dudan jendearekin barre egiteko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BESTE HOGEI
JABIER MUGURUZA (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BESTE HOGEI
Jabier Muguruzaren kantuak entzutean lasaitasunerako tartea aurkitzen da eguneroko za... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
GAUA
Donostiarrak alde batera utzi ditu Elkano Browning Cream-eko erritmoak, 'Gaua' bakarkako diskoa aurkezteko piano hutsaren lag... (gehiago irakurri)
Poesia, kantautore-lana, jazza eta chanson delakoa eskutik helduta azaldu ohi dira Ir... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago