MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

GALLON DRUNK
The Soul of the Hour Tour
Ritmo, distorsión y negritud
2014-05-27
Nick Cave and The Bad Seeds-en jardundako James Johnston dugu Londresko talde honen burua 1988tik. Rock grinatsua sustrai beltzarekin uztartzen duen errepertorioaz, erritmo handiko proposamen zingiratsua landu du, hitz ilunez apaindutakoa. 'The soul of the hour' dakar, zortzigarren albuma.

Simon Wring baxujolearen heriotza gaindituta (Leo Kurunisek ordeztu du), Gallon Drunkek Johann Scheerer ekoizlearengana jo zuen berriz ere, eta ateak itxita ekin zion 'The soul of the hour' grabatzeari. Izenburu horretaz bataiatu du azken lana, grabazio trinko eta sendoa groove hipnotikoei esker, errimo bizi-bizikoa, distortsioz eta belztasunez betea, 1998tik lanean diharduen banda honen kondaira areagotzen duena. Urte horretan, James Johnston, Faust-eko kide eta Nick Cave and The Bad Seeds-eko kide ohia, eztarria urratzen hasi zen talde britainiarreko buru gisa.

Gerora, etsipena, izua, abandonua, tristura, estutasuna eta eguneroko jarduna iluntzen duten bestelako sentimenduak biltzen dituzten kantuak idatzi ditu, soinu suntsitzailea gaineratuz, herabeen kaltetan eta erritmo primitibo eta neurrigabearen zaleen mesedetan. Bere emanaldiak benetako akelarreak dira, rockarekin adiskidetu eta dena galduta ez dagoela gogoratzen duten elektrizitatez betetako zartako sendoak. Menderaezinak.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
THE SOUL OF THE HOUR TOUR
Nick Cave and The Bad Seeds-en jardundako James Johnston dugu Londresko talde honen burua 1988tik. Rock grinatsua sustrai bel... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Andrea Vanzo iragarri du 2026ko udazkeneko Art&Music progra... (gehiago irakurri)
BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago