MUSIKA

EL DROGAS
"Sinesten dudanari buruz abesten dut"
Enrique Villarreal, ‘El Drogas’, rock urbanoaren erreferentea izan da 30 urtez. Ez du bizitza ulertzen eszenatokian ikusleek ematen dioten berotasuna jaso barik; horregatik sortu zuen Txarrena talde paraleloa.

Galdera. Eszenatokiak mendekotasuna sorrarazten du oraindik?

Erantzuna. Niretzat bizia da. Hain erraza eta hain konplikatua. Gustura sentitzen naizen lekua da, bakarrik edo beste lagun batzuekin endredatzen. Erakarri egiten nau.

E. Musika idatzi, konposatu eta grabatzeko lanak baino gehiago erakartzen zaitu?

E. Niretzat horren guztiaren amaiera da. Gustuko dut idaztea, gustuko dut idaztea idazten ikasteko; gustuko dut konposatzea, besteen musika entzun abestiak konposatzen ikasteko. Gustuko dut diskoak grabatzea, gustuko dut promozioa, furgonetaÖguztiak leku berera eramaten zaitu: hankak taula gainean jartzera eta gau horretan bertaratuko den jendearekin konektatuko duzula imajinatzera. Hamar mila lagunen aurrean jotzea ez da ehun lagunen aurrean jotzea baino erakargarriagoa niretzat.

G. ‘Ikasi’ hitza errepikatu duzu. Beharrezkoa da ikasten jarraitzea hainbeste urte eta gero?

E. Niretzat hori da gakoa, bizitza ikasketa delako jaiotzen zaren unetik hasita. 52 urte ditut eta orain arte hala izan da niretzat. Beste pertsona batzuek zer egiten duten ikusteak bizirik sentiarazten dit, musikariak izan zein ez. Bizitza ikasketa da, ez dago besterik.

G. Eta musika idazteko, norengandik ikasten da gehiago, musikariengandik edo musikarekin loturarik ez duten pertsonengandik?

E. Bi gauzak dira garrantzitsuak. Musika egiteko, nik jarduera hori ulertzen dudan moduan behintzat, bestelako ogibideak dituzten pertsonei ere begiratu behar diet. Berriki bizi izan dudan esperientzia bat dut buruan orain. Nikaraguan egon naiz bost egunez musika eskola bateko neska-mutilekin lanean, eta aurretik ikusi ez nuen zerbait ikasi dut. Beraiek eskerrak ematen zizkidaten eman diedanagatik eta nik esaten nien nik eman behar nizkiela eskerrak, aurretik neukana baino askoz gehiagorekin itzuli naizelako Iruñara. Musikaren matematikez ezer ez dakiten baina musikaltasun handia duten pertsonekin enpatia izaten ikasi dut. Nire lau akorderekin inor zoriontsu egiterik badut, saiatuko naiz. Baina zoriontsu egiten dudan pertsona horrek are zoriontsuago sentiarazten dit niri. Sinbiosia da. Ez nuke nire izaera ulertuko –nire abestietan islatzen saiatzen naizena azken finean- mundua horrela ikusiko ez banu. Pisua ordainduta daukat nire ogibideari esker, hau da zuzenean jotzea batez ere. Luxuzko egoera dut gustuko ogibidea dudalako, eta jendearekin zorretan sentitzensnaiz. Alde horretatik zoriontsua naiz, gertatzen diren bidegabekeriak ikusi arren.

G.  Eta nolako pisua dute bidegabekeria horiek idazten dituzun abestietan?

E. Sinesten dudanari buruz idazten dut. Ez dudanez sinesten ez Jainkoarengan eta ez deabruarengan, ezin dut horretaz jardun. Lekuko naizen esperientziak neureganatzea gustatzen zait. 35 urte daramatzat neskalagunarekin, seme-alaba zoragarriak ditut eta pisua ordainduta; horretaz hitz egitea ia barregarria irudituko litzaidake. Hortaz kontatzen dizkidaten eta askotan neureganatzen ditudan bizipenak kontatzen ditut. 

G. Zure abestietan errealitatearen alde gordin hori azaltzen da, baina baita ukitu sentimentala ere. Jendeak ikusten duen pertsonaiaren atzean gizon erromantikoa dago?

E. Hala espero dut. Pertsonen izaeraren zati bat da hori. Altxatzen naizen guztietan ez dut Motorhead entzuten. Egun batzuetan negar egiten duzu eta beste batzuetan barre. Jaialdi batean jo duzun abesti bera desberdin senti dezakezu egun batzuk geroago. Ez nago lotuta ezta nire izaerarekin ere. Malgua sentitzea gustatzen zait; ez dut orekarik nahi, entzefalograma lauarekin lotzen dudalako. Hiltzen garenean, atseden hartzeko eta eternitate osoan ezer ez egiteko aukera izango dugu. Bizitza krisia da eta horrela ulertu behar da, pertsona baten gogo-aldartean aldaketak gerta daitezkeelako. Hala ikusita uler daiteke ‘Barrio conflictivo’ idaztea eta gero ‘Todo lo enamora’. Zein nahasia izan naitekeen adierazten du horrek.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
EL LARGO SUEÑO DE UNA POLILLA
Enrique Villarreal rockeroak, El Drogas, bere burua arrakastaz berrasmatzen jakin du Barricada utzi ondoren; maila estetikoan... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago