MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

Bime
BIME
Musikaren industriaren euskarazko lehen eskuliburua aurkeztu dute
2025-10-30
Bilboko Euskalduna Jauregiak Lanbide bihurtutako grina (De pasión a profesión) lanaren aurkezpena hartu du, euskaraz osorik idatzitako lehen musika-industriaren eskuliburua. Eusko Jaurlaritzak eta BBK Fundazioak bultzatutako obra honek helburu du sektore kultural eta ekonomikoa indartzea, ikuspegi lokal eta garaikidetik abiatuta.

BIMEn egindako Lanbide bihurtutako grina eskuliburuaren aurkezpenak musika-sektoreko agente eta profesional ugari bildu ditu,  proiektuak euskal kultura-sektorearen bilakaerarako izan dezakeen garrantziaren erakusgarric. Bi liburukitan egituratua, eskuliburuak ikuspegi osoa eskaintzen du musika-negozioaren inguruan: kudeaketa eta ekoizpenetik hasi eta gaur egungo erronka nagusietaraino, hala nola Big Data-ra, jasangarritasunera edota osasun mentalera.

Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, erakundeetako eta argitalpen-arloko ordezkariek lanaren balio estrategikoa azpimarratu zuten. Ana López Asensio, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenaren eta Industria Kultural eta Sortzaileen zuzendariak, adierazi zuen obra hau “funtsezko baliabidea” dela “ekosistema kulturalaren eta hizkuntza-politikaren sendotzerako”. Ildo berean, Nora Sarasola, BBK Gizarte Lanaren zuzendariak, azpimarratu zuen erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia “pasio kulturala motor ekonomiko eta sozial bihurtzeko”.

Amaia Santana editoreak eta proiektuaren komisario Jon Icazuriagak azaldu zutenez, eskuliburuak hogeita hamar aditu baino gehiagoren ekarpena jaso du, eta horrek gaurkotasuna eta zehaztasun akademikoa bermatzen ditu. Lanbide bihurtutako grina lan aitzindari gisa aurkezten da, euskal musika-sektorearen profesionalizazioa eta egituratzea sustatzeko tresna gisa, eta, aldi berean, euskara ezagutzaren eta industriaren hizkuntza gisa indartzeko bidea eskaintzen du.

Argitalpen honekin, Euskadik urrats sendoa egiten du lehiakortasun kultural handiago baterantz, musika-merkatu globalaren erronkei aurre egiteko beharrezko tresnak emanez, bere hizkuntza- eta sormen-identitatea galdu gabe.

Musikaren industriaren euskarazko lehen eskuliburua aurkeztu dute
Musikaren industriaren euskarazko lehen eskuliburua aurkeztu dute

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BIME
Urrian, 9 herrialdetako talde berrien zuzeneko 40 emanaldi baino gehiago izango dira Bilboko aretoetan, eta Mala Rodríguezek ... (gehiago irakurri)
THE PRODIGY - FRANZ FERDINAND
Techno punkaren ikurra duela 20 urte panorama musikala eta milioika eskeleto astindu zituenetik Firestarter, Breathe eta Smac... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago