MUSIKA

OMAR SOSA
"Ez dugu ezagutzen Afrikak musikan duen indarra"
Oso musikari gutxik ordezkatzen dute gaur egungo jazzaren fusioa Omar Sosa (Kuba, 1965) piano-jotzaileak bezala. Bere sustrai kubatarretatik hasi eta afrikarretaraino, munduko soinuen eta osagai elektronikoen espektro zabaletik igaroz, guztiak du lekua Sosaren konposizioetan, curriculumean 20tik gora disko eta grammy sarietarako hiru izendapen dituen musikaria. ‘Afreecanos’ da lan horietako bat, emanaldietan laguntzen dion taldearen izena hain zuzen ere; talde horrekin parte hartuko du 365 Jazz Bilbao zikloan.

Galdera. Afreecanos izenak Afrika Dakar gogora. Zer aurkitu duzu kontinente horretan?

Erantzuna. Afrika etengabe ikertzen ari naizen zerbait da, zer kontsumitzen den eta zer ez kodifikatzen duen mendebaldeko mundu honetan Afrikak musikan duen indarraren ehuneko hamar ere ez da ezagutzen eta. Pobreziarekin baino ez dugu lotzen Afrika, baina askoz gehiago dago eta asko du guri irakasteko.

G. Eta zer irakatsi dizu zuri?

E. Musikaren askatasuna. Sustraia. Arbasoen mundutik datorren musikaren indarra, nire arbasoen mundua kasu honetan. Eta hor dagoen zerbait, bizi ez badugu ere nolabait onartzen dugun zerbait: erritmoaren indarra; hori falta dugu mendebaldean, hemengo tradizioa melodikoagoa eta armonikoagoa delako. Afrika melodia ere bada, baina melodia erritmo eta tradizioarekin. Afrikan musika erritualetan eta eguneroko bizimoduan dago; musika jotzen da euriari dei egiteko, emakumeen ugalkortasunerako, jaiotzetarako, heriotzarako, gertakizun sozial zein naturalak ospatzeko. Eta horrek liluratzen nau, musika ez delako soilik entretenimendua, garenaren ezinbesteko zatia baizik. Musikaren bidez arbasoak goretsi ditzakegu, haiei eskerrak eman, negar egin eta senti dezakegu; horrela begiratzen diot nik musikari.

G. Musikan hori interesatzen zaizu zuri?

E. Hala da. Niri ez zait interesatzen inork baino azkarrago edo konplikatuago jotzea. Horregatik ez dut konpainia komertzialen eskaintzarik; izan nituen baina latin-jazz jotzea exijitu zidaten. Konpainia handi batek zure aurpegia ezagun egiteko aukera besterik ez dizu ematen; baino nik zintzotasunez egiten den musikan sinesten dut, ez enkarguz egiten den horretan.

P. Eta horrela disko dezente grabatu dituzu…

E. Bai! Baditut disko batzuk! Hogeita hiru zehazki! Ez dut etxerik ez autorik, baina bai diskoak. Diskogintzan, konpainiek jarraitutasuna eskatzen dizute, beti bide beretik jotzea…Nik ez dut kodifikatzen edo aurrez prestatzen zer irtengo den. Ez dut gogoan aurreko diskoan arrakasta izan zuena errepikatzea.

G. Askatasun hori da Afreecanos taldearen esentzia?

E. Guk ez dugu entseatzen. Saxofoi-jotzailea Alemanian bizi da, bateria-jotzailea Stockholmen, baxu-jotzailea Mozambikekoa da eta ni kubatarra. Zein bere bidean hazten doa eta gure bilerak paella edo arrain on bat jateko elkartzea dira. Askatasunak posible egiten du une jakin batean guztiok jotzeko elkartu eta sentitzea. Baina horrez gain, errespetuak egon behar du: batek jotzen badu, besteak entzun egin behar dio.Basket jokoa bezalakoa da, non elkarri pasatzen diogun baloia. Plazer handia ematen du horrek; eta jatortasun hori ez badugu lortzen, ez naiz ondo sentitzen, pixka bat ‘down’ eta deprimituta sentitzen naiz. Gure gorputzetan zehar ez bada pasatzen, ezin da jendearengana heldu.

G. Bilera horiek bereziak izango dira, ezta?

E. Bai noski! Musikaren bidez maitatzeari buruzko bestelako ikusmoldea ematen digute. Horregatik, arazo pertsonalak baditut musikari batekin, ezin dut berarekin jo;  izan ere, lehenik eta behin pertsonak gara eta gero arlo profesionalean izan gaitezkeen gauza guztiak. Elkarri gorroto izan arren elkarrekin jo behar duten musikariak ere errespetatzen ditut; hori jendeak uste baino sarriago gertatzen da. Nork bere esparrua du eta arrakasta izan dezake bizitzako uneren batean. Arrakasta senti dezakegu gure seme-alabei musu bat ematean, baina ez dugu arrakasta mota horretaz pentsatzen, baizik eta dirua eta ospeaz; hori, ordea, ez da existitzen bidearen amaieran. Arrakasta edo ‘success’ hitza ez nuen Kuban entzun, Estatu Batuetan baizik.

G. Horren harira, disko bat eskaini zenion seme jaio berriari. Nola bihurtzen da musika horrelako sentimendu bat?

E. Abesti bakoitzak badu bere zergatia. Nire semea hiltzeko zorian egon zen. Nik egin nezakeen gauza bakarra zen musika sortzea, medikuek baino inork ezin baitzuen ezer egin. Orain zortzi urte ditu eta egunen batean honetaz gogoratuko da. Nire bizipenei eman diezaiekedan erantzun bakarra musika da; batzuek idazten dute, beste batzuek margotu eta banaka batzuk dendara joaten dira hiru mila euroko Gucci bat erostera. 

G. Herrialde askotan bi izan zara. Musikaren esentzia berdina da leku horietan guztietan?

E. Bai. Hitz batek adierazten du lotura hori: gizakia. Beste gizaki batzuekin partekatuz ikasi eta irakasten duzu; kulturak norbere bizipenen emaitza dira.

G. Zergatik jarri diozu ‘Calma’ izenburua zure disko berriari?

G. Lehenik eta behin, lasaitasun garaian dagoelako nire bizitza, bai barrutik eta bai kanpotik. Kanpokoa aurkitzen zaila dela iruditzen zait, gizartean agresibitate handia baitago, ‘fast food’ besterik ez dago, ez dago pentsatzeko astirik. Disko erabat inprobisatua da eta bakea aurkitzeko erronka jarri diot nire buruari. Hasieran ez neukan disko hau grabatzeko asmorik, baina bizpahiru egun libre nituen New Yorkeko biran eta estudioa aloka zezan eskatu nion managerrari; hiru orduz jo nuen eta…uf!, lasai sentitu nintzen. Gero, grabazioaren lehen ordua argitaratzea erabaki genuen. Nire barruko ahotsa da, nire bizipenak esanez: lasaitasuna behar dugu.



Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago