MUSIKA
Eduardo Orduña
Photo: Eduardo Orduña
Testua: Igor Cubillo

SEX MUSEUM
Big City Lies Tour
Garajearen revivaletik harantzago
2014-04-15
Hirurogeita hamarretako soinuen birmoldaketa indartsuarekin hasi eta hard rock sendora igaro ziren. Orain, Madrilgo boskotea hastapenetara itzuli da 'Big city lies'-ekin, taldea espainiar garaje soinuen ikur erakusgarri bihurtu zuen 'fuzz'-a berreskuratuz. 13. lana dute 1987tik.

Ez da ideia ona Sex Museum taldeari zuzenean erronka jotzea. 1985etik Fernando eta Miguel Pardo anaiak buru dituen talde madrildarrak 30 urteok baliatu ditu kohesioa eskuratu, eta soinu boteretsu bezain konpaktua sortzeko; nagusiki garajetik eta hard rocketik edaten duen soinua, inguru honetan inork ez bezala menderatzen dituzten generoak. Hori dela eta, albiste ona da bere emanaldi bakoitza, Coronas surferrek eta Corizonas hautseztatuek (taldeko kideen beste proiektuak) hartzen duten atsedenaldi bakoitza. Ospatzeko moduko albistea dugu, beraz, taldeak Big City Lies album berria aurkezteko bira martxan jarri izana.

Lan horretan jatorrirako itzuleratzat jo daitekeena islatu dute, 'Fuzz Face' eta 'Independence' albumen garaietara. Izan ere, teklaz eta 'fuzz'-ez betetako garajeko soinuak berreskuratu dituzte. Pultso irmoz, ohiko trebezia eta indarraz, leiho berriak irekitzen dituzten gaztelaniazko bi pieza (Judee Sill eta Odio) gehitu dituzte. Revival hutsetik harantzago. 

Garajearen revivaletik harantzago
Garajearen revivaletik harantzago

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BIG CITY LIES TOUR
Hirurogeietako soinuarren berrikusketa sendotik hard rockaren zartada indartsura igaro ondoren, boskote madrildarra jatorrira... (gehiago irakurri)
SEX MUSEUM
Esperientzia maila bat da, eta bolumena jarrera. Pardo anaiak buru dituen taldeak 30 urte baino gehiago daramatza, teklatu-bo... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago