MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

AMARAL
Juan Aguirre: “Amaral zuzeneko jardunean hazi da”
Amaral-ek 'Hacia lo salvaje' seigarren lan diskografikoa aurkeztuko du hurrengo hilabeteetan zehar. Bere estiloari fidel, Eva Amaralek (ahotsa) eta Juan Aguirrek (gitarra) osatutako bikoteak ez du antzina arrakasta eman zien formularik errepikatu nahi izan. "Guretzat basatia ezezaguna da, egoera natural edo primitibo batera itzultzea", azaldu du Juan Aguirrek berak.
Galdera. Nola sentitzen zarete disko berria besapean duzuela?
Erantzuna. Ondo. Egia esanda, gogo handiak ditugu jendaurrean jo eta jendeak entzun dezan. Izan ere, hauxe da biraren hasieratik hurbilen atera dugun diskoa. Gure ustez, zuzenean kantatzea da jendeari disko berri bat aurkezteko modurik onena, jendeak diskoa entzun eta zuzenean gozatzeko aukera izan dezan, edo alderantziz.
G. Zuen ustez, zuzeneko taldea zarete?
E. Zuzeneko jardunean hazi gara. Amaral areto txikietan zuzenean jotzen hasi zen. Bat-batean, askoz ere publiko zabalagoarengana iritsi ginen, baina oinarria ez da aldatu. Jende gehiagorentzat jotzen dugu, baina taldearen filosofiak bere horretan dirau.
G. Diskoari izena ematen dion kantuaren hitzak eta izenburua bera, ‘Hacia lo salvaje’, oso adierazkorrak dira. Zer azaldu nahi duzue?
E. Guretzat, ‘Hacia lo salvaje’ ihesa oinarri duen istorioa da. Salbaia, guretzat, basatia da, ezezaguna, egoera natural edo primitibo batera itzultzea. Ihes egiteko kantua da, baina diskoa ez da inondik ere kontzeptuala. Hala ere, lehengo egunean, Evak esan zuen diskoak aurrera agiteko, etorkizunera begiratu eta gora egiteko itxura ona duela.
G. Zuen diskoek aldaketa ekarri ohi dute ordurarte egin duzuenaren aldean. Aldez aurretik pentsatutako zerbait da?
E. Gu nahiko oldarkorrak gara konposatzerakoan. Ez diogu erreparatzen ordurarte egindakoari eta ez diegu jaramon handirik egiten lortutako arrakastei. Hori eginda dago eta kitto. Gure soinua berehala ezagutzen da, Evak kantatzeko duen era bereziari esker eta gitarrek soinu berezia ateratzen dutelako. Gure diskoak entzunez gero, berehala konturatuko zara oraingo gauza asko ez daudela aurreko diskoetan.
G. Kantuen hitzei dagokienez, zuen testuek eguneroko bizitzako istorio txikiak azaldu ohi dituzte. Non sortzen dira istorio horiek?
E. Sentitzen ditugun gauzetatik, gertatzen zaizgun gauzetatik, gure lagunei gertatzen zaizkien gauzetatik, kalean ikusten ditugunetatik... leku guztietatik.
G. Taldea azkar eta asko hazi da. Horrek erantzukizun-karga erantsia suposatzen al du zuentzat?
E. Inondik ere ez. Guk horretatik aparte samar egiten dugu gure bizimodu pertsonala. Ildo horretan, Eva eta biok burbuila batean sartuta bizi gara. Eskerrona zor diogu gure musika entzuten duen jende guztiari. Jende hori ez balego, musika egingo genuke berdin-berdin, baina haiek dira egiten duguna horrenbeste lekutara iristea ahalbidetu dutenak.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Eva Amaral eta Juan Aguirrek osatzen dute Amaral, azken bi hamarkadetako espainiar pop rock talderik garrantzitsuenetakoa 'Si... (gehiago irakurri)
Eva Amaral eta Juan Aguirre musikariek osatzen dute Amaral, azken bi hamarkadetako espainiar pop rock talderik garrantzitsu... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago