MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

JON URRUTIA MONNOT
“Jazza kulturen arteko nahasketa da”
2012-02-21
Musikari geldigaitz eta bidaiaria, Jon Urrutia Monnot (Bilbo, 1975) piano-jotzaileak Frantzian, Holandan eta Estatu Batuetan egin zituen jazz ikasketak. Bere musikak inspirazio-iturri ugari ditu, jazz klasiko anglosaxoitik latinear musikaraino; eragin horiek argi geratu dira ‘Carvahlo`s Castle’ diskoan, musikariaren lanik berriena.

Galdera. Badira hilabete batzuk ‘Carvahlo’s Castle’ aurkeztuzenuela. Zelan deskribatuko zenuke lan hau?

Erantzuna. Disko Hau New Yorken grabatu nuen udan etainprobisatu samarra izan zen, bertara joan nintzenean ez neukan eta ezergrabatzeko asmorik. Aspaldiko lagun batzuekin egin nuen topo eta jam sessionbat egin genuen Manhattan School of Music-en. Gustura jardun genuen batera etaestudiora jotzea erabaki genuen. Diskoak lau blues ditu, batek ukitu latindarrabadu ere. Jendeak dio disko koloretsua dela, New Yorken egiten den jazzabstraktuagoa izaten delako. Jazzean espezialista ez den jendeak zera esatendit: ‘erraz entzuten da’.

G. Zer da New York jazz musikari batentzat?

E. Jazzaren hiriburua da. Oso ondo dago ikasteko etaikusteko. Badira anekdotak Europako jaialdietan jo eta gero New Yorkekopizzeria batean 50 dolarren truke jotzen ikus ditzakezun musikariei buruz. Hiriinteresgarria da, baina oso gogorra aldi berean.

G. Hainbat herrialdetan bizi izan zara. Nolako eragina izandu horrek zure musikan?

E. Kultura desberdinak ezagutzeak aberastu egiten zaitu,gizaki eta musikari moduan. Jazza berez kultura-nahasketa da, europarjatorrizko musika esklaboek eramandako erritmoekin nahastua. Bidaiatzenzarenean, pixka bat hartzen du handik eta pixka bat hemendik. Lagun batek gauzabat irakasten dizu, japoniar batek beste bat, bilbotar batek bestea eta Sevillakobatek laugarrena.

G. Oso gazterik joan zinen Holandara musika modernoaikastera. Oso argi izan zenuen hasieratik?

E. Bai. Gurasoek nahiago izango zuketen injineru edosendagilea izatea, normala zenez. Baina eskolan nengoenean denbora gehiagoeskaintzen nion taldearekin jotzeari eta piano eskolei matematikei baino.

G. Badirudi zure musikak hainbat iturritatik edaten duela.Zeintzuk dira zure erreferentzia nagusiak musika idatzi eta jotzeko orduan?

E. Egia esan, makina bat gauza nahasten dut. Txikitankontserbatorioan ikasi nuen eta 12 edo 13 urterekin blues eta rock taldeetanjotzen hasi nintzen. Orain mota guztietako musikak entzuten ditut etadenetariko proiektuetan parte hartu dut. Garai batean musika latindarraentzuten nuen. Frantziatik bira egin nuen saltsa talde batekin, lau urtezBartzelonan bizi izan naiz eta talde brasildarrekin jotzen nuen;flamenko-fusioko proiektuetan parte hartu dut eta denetarik ikasten dut, musikaklasikoa zein James Brownen abestiak. Azkenean gauza guztiak nahasten direlasuposatzen dut.

G. Gaur egun ez da beharrezkoa atzerrira joatea jazzaikasteko. Igartzen da esparru horretan musika eskolek egin duten lana?

E. Musikari-harrobi sendoa sortzen ari da. Arazoa da ikasleasko irten badira ere, oraindik ez dagoela azpiegitura nahikorik haiekalokairua ordaintzeko modua izan dezaten, bai ikasketa-zentroei eta baikontzertu-aretoei dagokienez. Ondo legoke jaialdiek bertako jendeari laguntzenhastea. Espainian badira hemengo musikaririk programatzen ez duten jaialdiak. 

 

 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
JON URRUTIA TRIO
Jon Urrutia pianista bizkaitarrak jazza arnasa edo txikitan ikasitako hizkuntza balitz bezala bizi du. Parisen sortu zuen hir... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago