MUSIKA
Testua: Kmon

SENSORMEN (YLLANA)
YLLANA TEATRO
Umorea erritmo betean
Yllana konpainia kalitatezko umorearen sinonimo eta bermea da beti. Horri guztiari Bulbul perkusio-jotzailearen maisutasuna gehituz gero, 'Sensormen' sortzen da, barre-algarak musikarekin, soinuarekin eta mugimenduarekin uztartzen dituen ikuskizuna. Umorea erritmo betean.

Eszenatokian zerbait desberdina ikusteko gogorik? Hala bada, ‘Sensormen’ ikusi behar duzu, Yllana konpainiak (besteak beste ‘666’ eta ‘Brokers’ antzezlanekin barre egiteko makina bat arrazoi eman digun antzerki konpainia) eta Bulbul multimedia artistak elkarlanean antzokietarako sortu duten koktel eszeniko berria.

"Antzerkia da baina musika ere bada. Eta perkusioa eta irudia da aldi berean", azaldu du Bulbulek. Artista honek The Refrescos, Def Con Dos eta Los Petersellers musika taldeak sortu zituen, eta nazioarteko erreferentea da musika elektronikoaren esparruan. 

Osagai horien bidez, ‘Sensormen’ naturaltasun osoz pasatzen da komediatik musikara; era berean, ikusleek batzutan erritmoari jarraituko diote oinak mugituz edo barre egingo dute lau perkusionista-antzezleen (edo antzezle-perkusionista) zorakeriekin. 

Erabat gomendagarria.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
YLLANA TEATRO
Maisuen maisu ikusleei barre eragiteko orduan, Yllana umerorerik beltzenera hurbildu zuen '666' antzezlanean, heriotzaren kor... (gehiago irakurri)
YLLANA TEATRO
Yllana konpainia madrildarra 1991tik ari da ikusleen barre-algarak eragiten keinu-bidezko antzerkia erabiliz. Geroztik 'Muu!'... (gehiago irakurri)
Yllana konpainia madrildarra 1991tik ari da ikusleen barre-algarak eragiten keinu-bidezko antzerkia erabiliz. Geroztik 'Muu!'... (gehiago irakurri)
Umorearen maisu hauen gagetan ez da hitzik behar publikoak etengabe barre egin dezan.... (gehiago irakurri)
ARRASATE SONDIKA VITORIA-GASTEIZ

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago