MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

NEW YORK SKA-JAZZ ENSEMBLE
Jamaikaren eta jazzaren arteko muga lausoa
Jazzaren galbahetik pasatutako ska da New Yorkeko banda bikain honen espezialitatea. Hamar bat disko plazaratu dituzte guztira, baina eszenatokia da New York Ska Jazz Ensemble taldearen naturazko lurraldea.
1994. urtetik, The New York Ska Jazz Ensemble talde ezin aproposagoa da  ska estilo monotonoa dela esaten dutenei aurre egiteko. Taldearen buruak, Freddie Reiter 'toaster'-ak,  besteak beste The Scofflaws eta The Skatalites taldeetan ibilitako lagunak bildu zituen proiektu honetara. Jamaikako musikaren sustraiari haren (ber)interpretazioa mugatzen duen korserik gabe zukua ateratzeko gai den taldea sortu zen horrela. Garapen luzeek jazz-egiturak dakartzate eta musikariek beren abilezia azaltzeko bidea dute, entzuleen gozamenerako.
New Yorkeko seikoteak (bateria, baxua, teklatua, gitarra, tronboia eta saxofoia) 'Double edge' aurkeztuko du, JC Lodge, Andy Bassford, Kim Millar, Larry McDonald eta Kevin Batchelo musikarien kolaborazioak biltzen dituen hamaikagarren diskoa. Talde honen zuzeneko emanaldiak aukera egokia dira ohiko ska, shuffle, reggae, jazz eta groove erritmoekin dantzatzeko, 2006 eta 2011 urteetan Bilbon eskainitako kontzertuak ikusi zituztenek egin zuten bezalaxe. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
NEW YORK SKA-JAZZ ENSEMBLE
Ska musika antzinako erara interpretatzea da New Yorkeko banda bikain honen espezialitatea. Hamar bat disko plazaratu dituzte... (gehiago irakurri)
NEW YORK SKA-JAZZ ENSEMBLE
Ska musika antzinako erara interpretatzea da New Yorkeko banda bikain honen espezialitatea. Hamar bat disko plazaratu dituzte... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago