MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

PAT METHENY
Jazz musikari garaikidea
Jazz gitarrista aparta, ezinbesteko musikaria genero horren historian eta aitzindaria soinu elektronikoak erabiltzeko garaian. 17 Grammy sari irabazitako musikari honen ibilbideak azken hamarkadetako musika modernoaren orrialderik nagusienetako batzuk bete ditu.
Jazzaren unibertsoa antzinako izarrez eta duela hamarkada asko onena eman zuten aitzindari eta sustatzaileez beteta dago. Baina serie ertainetatik eta arkeologia musikaletik harantzago, musikari garaikide batzuek estiloa garbi mantentzea lortu dute, musika mota honekiko fedeari atxikitzea erraztuz. Berezko argia duten artista hauen artekoa dugu Pat Metheny gitarra-jotzaile estatubatuarra, Berklee College of Music-eko irakasle ohia, lehenengo diskoa 1976an plazaratu eta Herbie Hancock, David Bowie eta Enrique Morente gisako era askotako artistekin lan egin duena. 

Bere azken lana, ‘What’s it all about’, berak konposatutako doinurik gabe plazaratu duen lehena alegia, biretako aisialdietan (off the record) abestu ohi zituen kantuen bertsio bitxiez osatuta dago. ‘The sound of silence’ (Simon & Garfunkel), ‘And I love her’ (The Beatles) eta ‘Garota de Ipanema’ dira, minimalistatzat jo den grabazio honetarako moldatu dituen doinuetako batzuk. Hirukote formatuan aurkeztuko du, Larry Grenadier (baxua) eta Bill Stewart (bateria) musikariek lagunduta.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SIDE EYE
Pat Metheny gitarrista Kansas Cityn jaio zen 1954an eta 15 urte zituela jazz-zirkuitu batean jotzen zuen. Zernahi idazteko de... (gehiago irakurri)
SIDE EYE
Pat Metheny gitarrista Kansas Cityn jaio zen 1954an eta 15 urte zituela jazz-zirkuitu batean jotzen zuen. Zernahi idazteko de... (gehiago irakurri)
AN EVENING WITH PAT METHENY
1976a aldean lehen diskoa plazaratu zuen gitarra-jotzaile estatubatuar trebe hau jazzaren ikur bihurtu da, baina zaharkitu ga... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago