Antzezle lana aurkitu Jooble-n                  Aristi (Colombia) - STREAMING                  Daniel Cros - Piano y voz - STREAMING                  LAURA GÓMEZ - STREAMING                  PEZ MAGO - STREAMING                  DIEGO OJEDA - STREAMING                  CARLOTA ADROVER- STREAMING                  DÚO METHA - STREAMING                  CHICO HERRERA - STREAMING                  GONZALO HORMIGO - STREAMING                  María José Hernández - STREAMING                  Gipuzkoan Gazte Digitala STREAMING                  Endomequé 2021 STREAMING                  Chenoa - Dream Fest STREAMING

MUSIKA
Txelu Angoitia
Photo: Txelu Angoitia
Testua: Durangoko Azoka

DURANGOKO AZOKA
Gerediaga Elkartea
DURANGOKO AZOKA (DA!)
Aniztasuna aldarrikatuko du Durangoko Azokoaren 53. edizioak
2018-12-01
"DA! asko dira" lelopean, 158 parte-hartzaile eta 439 nobedade egongo dira 53. edizioan: 304 liburu, 93 disko eta 18 aldizkari. Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazlea abenduaren 6an jakinaraziko da. Irabazleak literaturarekin lotutako produktua aurkeztu beharko du hurrengo urteko azokan.

Durangoko Azokak 53. edizioko nobedade eta datu orokorrak aurkeztu ditu, Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Hutsik agertu da Landako gunea gaurko aurkezpenean, baina abenduaren 5etik 9ra arte, nobedadez eta ekitaldiz lepo egongo da.

Gerediagako presidente Nerea Mujikak gogoratu duenez, aurtengo Azoka anitza izango da, azken hilabeteetan euskal kulturak utzitako uzta oparoaren islada: "158 argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte, erakunde eta banatzailek parte hartuko dute. Landako gunean  247 stand egongo dira eta horietan 439 nobedade aurkitu ahal izango ditugu: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko 1 eta 23 bestelakoak. Autoekoizleen plaza ere izango dugu bosgarren urtez, eta 17 autoekoizle egongo dira bertan".

Mujikarekin batera, Azokako guneetako ordezkariek ere euren espazioaren egitaraua aurkeztu dute banan-banan: Johana Olabarria (Irudienea), Itsaso Gangoitia (Saguganbara), Arantza Arrazola (Szenatokia), Unai Pelayo (Ahotsenea), Esther Soto (Areto Nagusia), Ihintza Orbegozo (Plateruena), Oihane Agirre (Azoka TB) eta Gorka Julio (Kabi@).

Aniztasuna izango da, hain zuzen ere, aurtengo edizioko egitarauaren ezaugarri nagusietako bat, Gerediagako presidentearen hitzetan: "Azoka bizitzeko modu asko dago. Izan ere, batzuk sortuz eta besteak hartuz; izan kantu, poema, nobela, edo ilustrazio,... sormenez beteko da Durango! Bertan aurkitu, ikusi, entzun, ikutu eta sentituko ditugu azken asteetan aurkeztutako diskoak, liburuak, ikus-entzunezkoak, kontzertuak eta emanaldiak".

Sortzaile berriei begira, Azokak ildo berria abiatu du aurten: Durangoko Azokako Sormen Beka. "Euskarazko kultur produktu baten sorkuntza, hasieratik amaierara garatzen lagunduko du, hasi ideiatik eta bere zabalkundera arte. Urtero emango dugun beka honen edizio honetako gaia literatura da. Irailean itxi zen lanak aurkezteko deialdia eta 28 lan jaso ditugu. Oso pozik gaude deialdiak izan duen harrerarekin eta jasotako lan kopuru eta kalitatearekin. Azokan emango dugu irabazlearen berri, abenduaren 6an. 2019ko Durangoko Azokara arte itxaron beharko dugu sormen bekaren lehenengo emaitzaz gozatzeko".

Aurtengo Azokako aurrekontua 659.912 eurokoa izango da. Mujikak azpimarratu duenez, kopuru horrekin Azokak egiten duen ekarpena handia da: "Alde batetik euskal kulturaren transmisio eta zabalkundeari dagokionez, eta, bestetik, alderdi ekonomikotik sektoreari eta Durangaldeari egiten diona".

Azkenik, Gerediagako presidenteak Azokara garraio publikoz etortzeko gonbitea egin die azokazaleei. Autoz etorriko direnentzat, doako autobus zerbitzua egongo dela gogoratu du, Landakotik Iurretako peaje inguruko aparkalekuetaraino, 20 minutuko maiztasunarekin.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ane Pikaza
GEREDIAGA ELKARTEA
Durangoko Azokaren 55. edizioa osasun arauetara egokituko da, beraz, ez da saltoki presentzialik egongo Durangoko Landako Gun... (gehiago irakurri)
(C) Txelu Angoitia
GEREDIAGA ELKARTEA
2020ko Durangoko Azokaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. "Normaltasun berrira" egokitutako edizioa izango da,... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak oso balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure ... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Sormenaren lurraldeak bizia hartu du bost egunez: askotarikoa sortzaileei dagokionez, kultur-lanak ugariak izan dira, gogoeta... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Aurtengo edizioaren bideoklip promozionala aurkeztu du Durangoko Azokak, euskal kultura-sektorearen erreferente nagusiak. Ant... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Produktuak erosteko aukera egongo da Euskal Herri osoko 141 liburudendatan, urtarrilaren 8ra arte. 55. edizioak bere aurreiku... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokako taupada ez da etengo 55. edizioan. Azokako webgunean sortuko den online dendak 2300 produktu baino gehiago ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
Pause&Play-k Trivial joko klasikoaren online bertsio modernoa dakar. Galdera-erantzun jokoak lagunartean gozatzeko, aisialdian espezializatutako areto honetan. Aisialdiaz gozatzeko modu... (gehiago irakurri)
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago