MUSIKA

AMARAL
“Eszenatokian publikoaren energiaz elikatzen naiz"
Amaralek areto guztiak bete ditu ‘Hacia lo salvaje’ deritzon bere seigarren albuma aurkezteko biran. Eszenatoki eta kontzertu desberdinetako etengabeko joan-etorrien gainetik, Juan Agirre eta Eva Amaral kide dituen banda zeozer berria ematen saiatzen da eszenatoki bakoitzean. “Gau bakoitza desberdina da”, aitortu du Evak elkarrizketa honetan.
Galdera. Bira honetako lehen hilabeteak igaro ondoren, dena da lehen kontzertuetan bezala?
Erantzuna. Eszenatokira igo aurretik aste asko entseguetan eman arren, inoiz ez da gauza bera, gau bakoitza desberdina delako. Urte hauetan guztiotan eszenatokiari buruz ikasi dugunez, tarte apur bat utzi behar zaio beti inprobisazioari, bandako musikarien ekarpenari, horri esker gauetik gauera kantuak hazi egiten direlako. Oso bitxia da lehen kontzertuetako grabazioak hilabete batzuk edo urtebete geroago ikusi eta halako kantua nola aldatu den edo bandak nola aldarazi duen egiaztatzea. Musika bizi-bizirik dagoen artea da, eta kantuak ere bizi-bizirik daude.
G. Nolako eragina du publikoak kantuen bizitzaren gainean?
E. Ni neu, eszenatokian, publikoaren energiaz elikatzen naiz oso-osorik, eta aurrean dudan jendearen bibrazioak izugarri eragiten dit. Oso gauza bitxia da, oholtza gainean egotea sentsazio paregabea baita, flotatzen egotea bezalakoa.
G. Energia desberdina da eszenatokien arabera?
E. Nire ustez, hori batez ere sumatzen duzu hasi berria zarenean, aurrean duzun publikoak zure kantuak ezagutzen ez dituenean. Orain, aldiz, publikoak entzunda dauzka zure kantuak, eta erreakzioa uniformeagoa da. Baina hasieran oso bitxia da egiaztatzea hegoaldean erantzuna oso azkarra dela, eta iparraldean gehiago kostatzen zaizula jendea zureganatzea eta duzula txalo handi bat espero behar lehenengo erreakzioan, baina bosgarren kanturako gustatu baldin bazaie, zurekin bat eginda dauzkazu. Egia da iparraldean barnekoiagoak garela.
G. Hau da, Amaralek partidaren erdia irabazita dauka kantatzen hasten denerako …
E. Ezta pentsatu ere! Hemen ez dago ezer erabakita aldez aurretik. Urte eta erdi egin dugu estudioan, gure paranoiekin. Grabazioa amaitu eta diskoa nahastu dugunean pentsatu dugu: orain zer? Gustatuko zaie ala ez? Aurreko diskotik denbora igaro da eta ez dakigu oraingoa iritsiko zaien ala ez. Baina egia esanda, publikoaren erantzuna sinestezina izan da. Oso harrituta eta oso eskertuta gaude.
G. Harat-honak emandako hilabete hauetan ere kantu berriak sortu dira?
E. Egia esanda, bai. Kantuak egunero idazten ditugu, horren premia dugulako egunero. Horrela, animo egoera desberdinak islatzen dituzten kantuak bildu ditugu. Horrelako egunetan, Juanek eta biok tarteren bat bilatu ohi dugu sentsazioak partekatzeko.
Magia duen zerbait agertzen denean, berehala konturatzen gara biok. Emozioak dituen musika gustatzen zaigu, zeozer berezia duen musika alegia. Urte eta erdi baino gehiago egin genuen estudioaren barruan, harik eta Juan de Dios Martinek (diskoaren ekoizleak) gugana etorri eta galdetu zigun: “Honekin bueltaka zabiltzate etengabe, zer gertatzen zaizue?”. Orduan konturatu ginen esku artean generabilena diskoa zela, ez kantu solteak. Orain oso ondo pasatzen dut kantu berriak abesten. Oso identifikatuta sentitzen naiz kantuekin, eta idatzi ziren uneak eta oraingo uneak islatzen dituztela sentitzen dut (Juanen izenean ere hitz egiten dut). Publikoak oso sintonia ona du kantuekin, eta izugarri zirraragarria da.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Eva Amaral eta Juan Aguirrek osatzen dute Amaral, azken bi hamarkadetako espainiar pop rock talderik garrantzitsuenetakoa 'Si... (gehiago irakurri)
Eva Amaral eta Juan Aguirre musikariek osatzen dute Amaral, azken bi hamarkadetako espainiar pop rock talderik garrantzitsu... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago