MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

BOS 2020-2021 DENBORALDIA
BOS (Bilbao Orkestra Sinfonikoa)
Beethoven izango du protagonista BOSen denboraldi berriak
2020-06-12

Beethoven. Hitz horren bidez laburbil daiteke Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) denboraldi berriaren kolorea, haren ondareari eskainitako sei kontzertu barne hartzen dituena. Egitarau berria 17 kontzertu sinfonikoz osatuta dago. Urriaren 1ean hasiko da konpositore alemanaren 5. sinfoniarekin eta 2021ko ekainaren bukatu Tchaikovsky eta Brahmsekin. Eserleku gutxiago jarri dira salgai osasun arauetara egokitzeko eta saio gehigarria izango da ostegun goizetan edukieraren murrizketa konpentsatzeko, programaren aurkezpen ekitaldian erakundeko arduradunek iragarri zutenez.

2020-2021 denboraldi berriaren lehen herenak Ludwig van Beethoven izango du protagonista nagusi. 1,4,5,6, eta Sinfoniak pianorako bosgarren kontzertua Emperor joko ditu BOSek. Gabonetan amaituko da zikloa, biolinerako Erromantza, eta piano, abesbatza eta orkestrarako Fantasiarekin, azken hau Bilboko Abesbatzak lagunduta. Konpositore honen lanetan espezializatutako zuzendariek hartuko dute parte egitarau berezi honetan, tartean direla Lars Vogt, Javier Perianes, Pablo González eta Clara-Jumi Kang, Erik Nielsen BOSeko zuzendari titularrarekin batera.

Ibon Arambarri zuzendari nagusiak, Borja Pujol zuzendari teknikoak eta Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputatuak hartu zuten parte. Azaldu zutenez, BOSek irudimenez jokatu du Covid-19 dela eta ezarritako osasun arau berrietara moldatzeko. Beraz, emanaldietan arituko diren musikarien kopurua alda daiteke osasun agintariek ematen dituzten baldintzen arabera. Era horretan, talde handiagoa ala txikiagoa osatuko dute unean uneko arauen arabera Tchaikovsky eta Brahmsen obrak jotzeko, betiere programaren kalitatea bermatuz.

Egitarauak harribitxi txikiak barne hartzen ditu, besteak beste tangoari eskainitako kontzertua, Astor Piazzollaren jaiotzaren mendeurrenean. Horrez gain nabarmendu behar da Unai Urretxo zuzendari gipuzkoarraren debuta BOSekin,  nazioarteko hainbat bakarlari handiren emanaldiak ahaztu gabe, adibidez  Garrick Ohlsson pianista estatubatuarrarena eta Alfonso Gomez gasteiztarrarena, Fumiaki Miura biolin-jole japoniarraren kontzertuarekin batera

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BOS (BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA)
Asier Poloren biolontxeloa (Bilbo, 1971) beti da arrazoi ona musika klasikoko kontzertu batera hurbiltzeko. Giancarlo Guerrer... (gehiago irakurri)
BOS (BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA)
Gaur egungo musikako hiru emakumezko izar, BOSen eskutik. Esther Yoo biolin-jotzaileak Prokofieven bigarrena aurkeztuko du. Y... (gehiago irakurri)
BOS (BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA)
Anton Bruckner konpositorearen bigarren mendeurrena ospatuko du BOSek, Ludovic Morlot zuzendari frantsesaren zuzendaritzapean... (gehiago irakurri)
BOS (BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA)
BOSek (Bilboko Orkestra Sinfonikoak) ekainaren 19az geroztik zabalik du 2023-2024 den... (gehiago irakurri)
BASAURI
BOS (BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA)
Lorenza Borrani biolin-jole eta zuzendari bikainak programa bikoitza aurkezten du: Mozarten 'Serenata Notturna' eta Schuberte... (gehiago irakurri)
BOS (BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA)
Bach Collegium Japan sortu zuen, eta errepertorio barroko eta klasikoko zuzendari ospetsuenetako bat da Masaaki Suzuki. Orain... (gehiago irakurri)
BOS (BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA)
Mendeurreneko ospakizunak hasi zirenetik urtebete betetzen denean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) programa lokal eta unibe... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago