Brucknerren berrehungarren urteurrenak neurriko proposamen bat behar zuen. Goranzko batuta bat, Ludovic Morlot zuzendariarena, protagonismo osoa orkestrari ematen dion programa batean. Laugarren sinfonía izugarria entzungo da, “erromantikoa” ezizenekoa, eta, lehenago, beste konpositore eta organo-jotzaile baten musika: Olivier Messiaen bikainarena. L ‘Ascension izan zen bere lehen obra sinfoniko handia, eta Messiaen zuzenean jarri zuen XX. mendeko musikaren figura esanguratsuen arrean.
O. Messiaen: L’Ascension
A. Bruckner: 4. sinfonia mi bemol maiorrean
Ludovic Morlot, zuzendaria

