MUSIKA
Testua: Kmon

BILBAO BBK LIVE UDAZKENA
Bbk Live
BBK LIVE
Musikaz eserlekurik gabe itzuliko daBbk Live Udazkena jaialdian
2021-10-06
The Hives, Mando Diao eta Rodrigo Cuevas arituko dira Bilbao Arenako kontzertu-zikloaren lehen txandako liderrak. Bilbao BBK Live Udazkena izango da eserlekurik gabeko lehen jaialdia Euskal Herrian.

Bbk Live Udazkena urriaren 7, 8, 9, 11, 12 eta 13 egunetan egingo da Bilbo Arena pabilioian. Zikloak musikaz eserlekurik gabe gozatzeko aukera emango du beste behin, urte eta erdi iraun duen osasun larrialdiaren ondoren,

Horrela, Bilbao BBK Live Udazkena izango da eserlekurik gabeko lehen jaialdia Euskal Herrian. Ekitaldi bakoitzean,  ateak 19:30ean zabalduko dira eta Venturi madrildarrak arduratuko dira edizioa irekitzeaz.

The Hives taldea eta beren rock-indie abesti arrakastatsuen zerrenda luzea izango dira buru zikloaren lehenengo egunean; horiekin batera, dantzaldi-giroko Novedades Carminha taldea arituko da, eta hurrengo diskoaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte agertoki gainean, hala nola estreinatu berri den Tu Cara singlea; eta, azkenik, Venturi madrildarren gitarra sutsuak izango ditugu ikusgai eta entzungai, ohikoa duten harrotasunez.

Ostiralean El Columpio Asesino taldearen elektro-punk alternatiboarekin hasiko dira kontzertuak;
bigarrenik, musikari handiz osatutako León Benavente taldea arituko da; eta, gaua bukatzeko, Suediako Mando Diao taldearen rock-fusioaren txanda izango da. Rodrigo Cuevasen neo-folklorea izango da protagonista musika-zikloaren lehenengo txandaren amaierako festan; horrekin batera, Maria Arnal i Marcel Bagésen xamurtasun onirikoa eta Omago euskaldunak arituko dira. Azken horiek Nacho Vegas ikonikoarekin kolaborazioa egin zuten Ningún Ser azken singlean.

Bilbao BBK Live Udazkena zikloaren bigarren erdia azaroaren 11tik 13ra izango da, eta klasikoak berrikuntzekin eta artista berriak izar ospetsuekin uztartuko dira, nola Caribou, ZETAK eta Gazzi, hala Teenage Fanclub, Dorian, Rigoberta Bandini, Mastodonte, Uniforms edo Bulego.

Bilbao BBK Live Udazkena musika-ekitaldian hemezortzi artista bilduko dira Miribillako Bilbao Arena enblematikoan, zuzeneko musika sustatuta eta betiere osasun-egoerak eskatzen dituen rebentzio-neurri guztiak bermatuta, kultura segurua izango den gune bat sortuko baitugu. Maskara momentu oro erabili beharko da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Sharon López
BBK LIVE
Aspaldi finkatu zen Europako zirkuituko musika-jaialdi garrantzitsuenetakotzat, eta Bilbao Bbk Livek edizio berri bat egin du... (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Bilbao BBK Live Bereziak emanaldien sarrera libre izango da, publiko guztientzat, eta bertan arituko dira Los Niños Jesús -J... (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Uztailaren 8a baino lehen jakinaraziko dute jaialdiko artisten zerrenda berria eta sarreren dirua berreskuratzeko prozedura. (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Jaialdiak edizio berezia eskainiko du online: sei kontzertu esklusibo eta orain arte argitaratu gabeko kontzertu historikoen ... (gehiago irakurri)
Sharon López
BBK LIVE
Aurten parte hartzekoak ziren talde gehienek datorren urtean joko dutela iragarri dute antolatzaileek (gehiago irakurri)
Antolakuntzak ohar bidez jakinarazi duenez, "uda honetan ezin izango da jaialdia egin programatuta zegoen bezala". (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago