MUSIKA
Testua: Kmon

AZKENA ROCK
Azkena Rock Festival (ARF)
AZKENA ROCK FESTIVAL
48.000 ikusle bildu ditu Azkena Rock jaialdiak
2022-06-20
20 urteko ibilbidean, inoiz ikusle-kopururik handiena izan da. Festibala 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an itzuliko da.

Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio hunkigarria amaitu du , eta bi une berezi bizi izan ditu: alde batetik, jaialdiaren 20. urteurrena ospatu dugu eta, bestetik, bi urteko itxaronaldi luzearen ondoren, berriro ere Mendizabala itzuli gara. Guztira 48.000 rockzale hurbildu dira jaialdira Estatuko toki ugaritatik, baita inguruko herrialdeetatik ere, eta iazko edizioko ikus-entzuleen kopurua erraz gainditu dugu, 2011. urteko marka gorenera hurbildu baikara; izan ere, urte hartan ere hiru eguneko jaialdia izan genuen. Urratu dugun marka bat adingabeen asistentziarena izan da: aurrekoaren ia bikoitza izan da aurten, 800 inguru. Beraz, argi dago belaunaldi-erreleboa ziurtatuta dagoela eta jaialdia inoiz baino biziagoa egoteaz gain, beste hogei urte betetzeko prest ere badagoela. Kanpina ere ia bete da, 3.200 lagunekin.

Azkena Rock Festival jaialdiaren azken eguna Patti Smith ikono handiaren kontzertuak markatutako gau ahaztezina izan da. Hunkituta zegoen, eta une epiko batean sortu zen magia Azkenan, Emmylou Harris countryaren legenda Patti Smithekin batera People have the power abestu zuenean. Suzi Quatro rock aitzindariaren emanaldiak historiako emakume handien hirukoa osatu zuen, gaurko kartelaren buruan kontzertu ahaztezinekin.

Gainera, hiru agertokietan eta Trashville karpan kontzertu nabarmenak bizi izan dira gaur, hala nola Vulk talde euskalduna, gero eta indar handiagoa hartzen ari dena; Ryley Walkeren rock eta blues soinuak, Black Mountain taldearen rock psikodelikoa, Messer Chupsen horror surfa edo Suicide Generationen energiaz beteriko rock n’ rolla. Michael Monroe bigarrenez izan dugu Azkenan, 2008an Hanoi Rocks taldearekin egon ostean, eta urteurren berezi hau ixtea egokitu zaio, nahiz eta gero DJek jarraitu duten Trashville karpetan.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
AZKENA ROCK FESTIVAL (ARF)
Osasun larrialdiaren eraginez, aurtengo edizioa bertan behera utzi eta 2121eko ekainera arte atzeratzeko asmoa agertu dute Az... (gehiago irakurri)
AZKENA ROCK FESTIVAL (ARF)
Patti Smith, feminismoaren eta New Yorkeko punk intelektualen ikonoa, hurrengo urteko edizioan arituko dela jakinarazi du roc... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago