MUSIKA
Testua: Kmon

ATLANTIKALDIA
Atlantikaldia
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak proposamenak aurkezteko epea luzatuko du osasun alerta dela eta
2020-03-30
Errenteriako Udalak antolatzen duen jaialdiaren zazpigarren edizioa 'Ortzimugak' lelopean egingo da, irailaren 24tik 27ra. Proposamenak apirilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

Atlantikaldia jaialdiko antolakuntza lantaldeak elkartasun osoa adierazi nahi die egoera honetan une gogorrak bizitzen ari diren merkatari, ostalari, artista eta gainontzeko profesional eta gizabanakoei, eta nola ez, eskerrik beroenak eman krisialdi honi aurre egiteko lanean ari diren osasun arloko langile, zaintzaile, elikadura sektoreko langileei, garraiolari, boluntario eta gaionontzeko herritarrei.

Antolakuntzatik azaldu dutenez, gizartean eta herritarrengan antzematen den elkartasuna, etorkizuneko jendartea eratuko duen zutabe bilakatzea nahi dute. Atlantikaldia ilusio izpi bat izatea nahi du lantaldeak, une batez etorkizunera begira jarri eta laster elkarrekin gozatzeko jaialdia irudikatu. “Horrelako egoeren aurrean atera behar du bakoitzak duen onena”. “Atlantikaldiaren edizioa herriaren kohesio eta elkartasuna aldarrikatuko duen festa erraldoi batean bilakatu nahi dugu”. Aurtengo edizioa inoiz baino garrantzitsuagoa izango dela azpimarratu dute, eta momentu ezin hobea izan daitekeela honakoa datorren Atlantikaldirako proiektu berriak irudikatzen hasteko.

“Normaltasunera bueltatzean kulturak ezinbesteko eginkizuna izango du gizartearen berreraikuntzan”. Horrela, jaialdiko lantaldeak proposamenak jasotzeko epea apirilaren 30a arte luzatu du. Eta hurrengo estekan eskuragai dagoen formularioaren bitartez jasoko dira proposamenak: https://atlantikaldia.errenteria.eus/proposamen-bidalketa/ Jasotako proposamen guztien balorazioa egin ondoren, jaialdiko lantaldea maiatzaren 29a baino lehen jarriko da igorleekin harremanetan. Informazio eta argibide gehiagorako atlantikaldia@errenteria.eus posta elektronikoa eskuragarri jarri dutela ere esan dute.

Atlantikaldia 2020: Ortzimugak Zazpigarren edizio hau ‘Ortzimugak’ lelopean eraikiko dutela ere jakinarazi dute: “Ortzimuga elkargunea da, zeruak lurrarekin bat egiten duen puntua, egusenti eta ilunabarren sorlekua, eguna eta gaua, perspektiba anitzak bateratzen diren lerroa”. Errenteriak 700 urte beteko dituen honetan, orainaldiaren eta etorkizunaren arteko inflexio puntua izan nahi du Atlantikaldiaren ortzimugak.

Kontzeptu hauek guztiak bere egingo ditu Atlantikaldiak eta aurrera begirako aukeren eta ikuspegien multzo bezala ulertuko du aurtengo leloa. Gainera, jaialdiaren antolaketa zeharkakotasunaren kulturan oinarrituko dute, eragile eta erakundeen arteko konexioen bilaketan. Atlantikaldiako 2020ko edizioaren itsasontzia, beraz, Errenteriako kaian porturatzeko prest iritsiko da irailaren amaieran eta urtean zehar honen sarera batu diren kultur proiektu, eragile eta nazioarteko eta lurraldeko profesionalen lanak oholtzaratzeko


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ATLANTIKALDIA
Errenterian irailaren 14tik 17ra Atlantikaldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da, 'Bitakora' lelopean. Kultura anitze... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Rodrigo Cuevas, Fémina, Aywa, Nidia Gongora, Bia Ferreira, EDE, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte izango dira, besteak beste, au... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaia... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaial... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Jaialdia irailaren 15etik 18ra bitartean egingo da, eta ohiko gune eta agertokiak berreskuratuko ditu. Tanxugueiras, Kolinga,... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Kultur Topagune eta Musika Jaialdia Errenterian egingo da irailaren 15etik 18ra, 'Itsas-kodeak' leloarekin. (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago