MUSIKA
Testua: Kmon

ATLANTIKALDIA
Atlantikaldia
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak 10 urte beteko du aurten
2023-06-15
Errenterian irailaren 14tik 17ra Atlantikaldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da, 'Bitakora' lelopean. Kultura anitzeko musika-eskaintza izango da ziklo honetaz gozatzeko erakargarrietako bat, diziplina anitzeko programazioa eskaintzen baitie bisitariei.

Rodrigo Cuevas (Asturias), Fémina (Argentina), Aywa (Magreb), Nidia Gongora (Kolonbia), Bia Ferreira (Brasil), EDE (Madril), Rebeca Lane (Guatemala) eta Olaia Inziarte (Euskal Herria) izango dira aurtengo jaialdiko programazio musikalaren plater nagusiak. Emakumezkoen presentzia handia izateaz gain, Latinoamerikako eta Afrikako musikaren errepresentazio interesgarria erakusten du aurtengo edizioak. Horrez gain, musikaren bidez giza eskubideen eta berdintasunaren alde egindako artistak ageri dira zerrenda horretan. . Hori guztia dakulturen arteko topaketa eta musika-jaialdi gisa sortutako ziklo honen ezaugarrietako bat.

Atlantikaldia aurten ‘Bitakora’ izenburupean egingo da, nabigatzaileek itsasaldi handietan erabiltzen dituzten nabigazio-koadernoei erreferentzia eginez. Lelo egokia da jaialdi honen hamar urteak irudikatzeko, bizikidetzaren eta aniztasunaren balioak goresten baititu. Ezaugarri horiek direla eta, jaialdi honek nortasun propioa du, udan izaten diren gainerako jaialdiekiko oso desberdina.

Bestalde, urtean zehar herriko elkarteek egindako ekarpenak jaso eta horien artean antolatzaileek  bideragarritzat jo dituzten ideiekin askotariko programa osatu dute, besteak beste musika, gastronomia, dantza, erakustaldiak, kaleko arteak eta kirola barne hartzen dituena. Gainera, ‘Itsas elkarrizketak’ deritzon programa errepikatuko da. Nazioarteko izarren eta herriko artistek elkarlanean sortutako ikuskizunak hauek jaldialdiaren bereizgarri nagusietakoak bilakatu dira dagoeneko.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ATLANTIKALDIA
Rodrigo Cuevas, Fémina, Aywa, Nidia Gongora, Bia Ferreira, EDE, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte izango dira, besteak beste, au... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaia... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaial... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Jaialdia irailaren 15etik 18ra bitartean egingo da, eta ohiko gune eta agertokiak berreskuratuko ditu. Tanxugueiras, Kolinga,... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Kultur Topagune eta Musika Jaialdia Errenterian egingo da irailaren 15etik 18ra, 'Itsas-kodeak' leloarekin. (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
aialdia irailaren 23tik 26ra ospatuko da. Ikuskizun eta jadueretarako gonbidapenak irailaren 17tik aurrera eskuratu ahal izan... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago