Aurten, jaialdiak lau proposamen eskainiko ditu, oso ezberdinak baina era berean aipagarriak. Iosu Izaguirre Sextet taldeak Ilusio (Errabal, 2025) aurkeztuko du, jazz emozional eta kolaboratiboan sakontzen duen lana, konposizio argi eta sentsibilitatez betetakoak dituena. Izagirrek moldakortasuna eta hezkuntza-konpromisoa ditu bereizgarri, eta musika irekia eta aurreiritzirik gabea proposatzen du.
Erresuma Batutik, berriz, Giles Robson etorriko da, munduko blues harmonizista onenetakoa. 2019ko Blues Music Award saria irabazi zuen Memphisen, eta emozioz eta birtuosismoz betetako deskarga da haren zuzenekoa, arrastoa uzten duena.
Christoph Reiter alemaniarrak, gitarrista saritua eta Europako bluesaren erreferentea, errepertorio soil eta indartsua eskainiko du, Chicagoko bluesaren eta hegoaldeko soularen espirituari leial.
Satxa Soriazu Quartet itxiko du The Megadeth Project-ekin, Rust in Peace mitikoaren jazzaren berrikuspen harrigarri eta txalotuarekin, metala jazz garaikidearen eremura eramanez errespetuz, birtuosismoz eta irudimenez.