MUSIKA

JUAN PERRO
FESTIVAL ACTUAL 2014
"Orain urteak eman ditzaket abesti batekin"
Santiago Auseronen izena gaztelaniaz egindako pop-aren orrialderik onenetako batzuetan ageri da. 'Río Negro (2011, La Huella Sonora) aurkezten ari da orain, Juan Perro ezizenaz argitaratu duen bosgarren diskoa, formatu akustikoan eta Joan Vinyals gitarra-jotzaileak lagundurik.

GALDERA. Ia formatu guztiak probatu dituzu, rock elektriko taldetik big band-eraino. Zer ikasi duzu

ERANTZUNA. Lan teknika desberdinak dira. Aritu naizen handiena big band-a izan da eta txikiena, bikotea Joan Vinyals-ekin; baina horrez gain bakarkako zenbait hitzaldi gitarra joaz ilustratzen hasi naiz. Oso pozik nago bikote formatuarekin bi arrazoirengatik. Bera oso gitarrista berezia da, gerora jazz irakasle bihurtutako ikasitako rock musikaria; oso ondo abesten du eta erregistro ugari menderatzen du, oso irekia jotzeko erari dagokionez. Berarekin jotzen dudanean aberastasun musikala dago, gitarrarekin hobe jokatzera behartzen nau eta aldi berean leku handiagoa uzten dio nire ahotsari. Oso eroso eta dibertigarria gertatzen ari zait. Gainera, formatuak bi abantaila ditu, zuzenen pasatzen naizelako konposizio-lanetik eszenatokira oso entsegu gutxitan, eta horrek mugikortasun handia ematen dit. Hori dela eta, biko formatua Juan Perroren sormen-tailer bihurtu da. Aldi berean, formatu akustikoaren biluztasuna izugarri gustatzen zait, azken aldian interesgarriagoa interesatzen zaidalako musika biluzia, ekoizpen handirik gabea; eta gainera entzuleek ere biluztasun hori behar dutela uste dut. Biko formatuan egiten ditugun kontzertuetan ondo pasatzera irteten gara eta entzuleek gustukoa dute horretan parte hartzea. Abestiek itxura desberdina hartzen dute gauero.

G. Zure iritziz, zergatik gustatzen zaizkie formatu horiek entzuleei?

E. Arloaren joera dirudi. Nire ustez musikazale gisa gainezka eginda gaude ekoizpen elektronikoa eta elektrizitatea erabili nahi dugu, soinu-tailer eder eta misteriotsua dena, baina anplifikatu gabeko musika akustikoarekin bat eginda.

G. Kontraesana dirudi, musika albisteak soinu-watt kopuruarekin lotuta etortzen direlako sarritan…

E. Dimentsio desberdinak dira. Ziur asko gazteek soinu-ozeano batean murgilduta sentitu nahi jaialdi batera doazenean. Aukera bat da. Niri berriz gehiago gustatzen zait orain musika zelan hazten den ikustea harmonikoak espazio batean biltzen direnean. Kontzertuak ekitaldi poetikoa izan behar duela uste dut.

G. Zelako arriskuak hartzen dira formatu hauetan?

E. Juan Perroren bilaketaren zati bat airean dago, flamenkoena edo amerikarrena bezalako tradiziorik ez genuelako. Gu kalean bihurtu ginen rock musikari, ulertzen ez genuen atzerriko hizkuntza bat entzunda. Denbora igaro ahala gure hizkuntzen berezko tradizioak berreskuratzen saiatu gara, nazioarteko patroietara hurbiltzeko. Batetik, generoa asmatzera ohitu naiz. Ezusteko gauzak gerta daitezela behar dut. Perfekzionista naiz, baina abesti bizi dadin eta ireki dadin nahi du. Ez dakidanik zein generori dagokion,  era positiboan erabiltzen dut ziurgabetasun zati hori abesti hazi dadin.

P. ¿Es eso así? ¿La canción es algo vivo?

G. Horrela da hori? Abestia bizirik egon daiteke?

E. Bai, partekatzen duenaren arabera. Lehenik eta behin, nolabaiteko bizi ez organikoa du, baina areto batean durundi egiten duenean, nolabaiteko bizi iragankorra bereganatzen du. Inoiz ez dakizu non dauden abestiak, zure lokalean, maketan, diskoa edo eszenatokian. Egia esan ez daude inon; nonbaitetik igarotzen dira, zenbait aztarna utz eta konsistentzia hartzen dute dauden tokian daudela.

G. ‘Casa en el aire’ biraz gain beste proiektu bat jarri duzu abian, ‘Juan Perro y la Zarabanda’. Behar zenuen horrelako kontrapuntu bat?

E. Bai, batzuetan areto handietatik deitzen dizutenean edo aire librean jo behar duzunean talde sendoa behar duzulako. Gainera, beste gauza batzuk gogoan izatea gustatzen zait, besteak beste metal moldaketak. Jaengo Etnosur jaialdiaren proposamen baten harira etorri zen proposamen hau talde hau eratu nuen tradizio hispaniar-afrikarrak jorratzeko asmoarekin. ‘El ritmo perdido’ idazten ari nintzenez, metalak, perkusioa, ‘tres’ kubatarra eta gitarra sartzea otu zitzaidan. Nire ikerketatik sortutako teoriak aplikatzeko bidea eman dit horrek. Tradizio afroiberiarra berreskuratzeko lanean ari gara, flamenkoarekin eta bereziki bertsoekin, testuekin, nola uztartzen den ikusteko.

G. Formatu batean zein bestean, ez diozu uko egiten aspaldi idatzitako kantuak jotzeari…

E. Niretzat funtsezkoa izan zen Radio Futura-tik Juan Perro-rako aldaketa. Gustukoak ditut abesti haiek, baina gehienak labur gelditzen zaizkit orain. Batzuetan etxean abesten ditut gehiago eman ote dezaketen ikusteko, baina ezin. ‘Escuela de calor’-en bertsiorik onena bere garaian grabatutakoa izan zen. Aldiz, Juan Perroren abesti asko bilaketa horretan daude oraindik, ingelesez hitz egiten duen belztasunaren eta espainieraz hitz egiten duenaren artean. Interesgarria iruditzen zaidan intriga bat dago eta horrek motibatzen nau gehien. ‘Rio Negro’ diskoan dago inoiz baino argiago oreka hori.

G. Disko horretaz ari garela, esaldi deigarriak daude bertan. Adibidez, abestietako batek zera dio: : ‘Cuando sea un sesentón, tendré las cosas claras’. Zenbateraino sinets daiteke hori?

G. Txantxa bat da. Beatles-engandik hartuta dago, ‘When I`m 64’ abestitik. Baina adin hori hurbiltzen ari denez, txantxa bikoitza da. Adin horretarako finkaturik egongo nintzela uste nuen, baina ez dut uste horrela izango denik… ‘Rio Negro’ diskoan umorea gehiago erabiltzeko baimena eman diot nire buruari.

G. Bai, baina beste abesti batek dio ‘En una nave estelar va  la quimera del hombre derecha a ningún lugar’. Ikaragarria da hori!

E. Tira, ez dago zertan ikaratu. Inora ez iristeko presak ikaratu behar gaitu. Unibertsoa zentzu handirik gabeko eztanda da, baina unibertsoko zenbait bazterretan gauzak baretu egin dira eta bertan sortu dira bizia eta bizirik egoteko kontzientzia. Beraz, inora ez iristeko presaz eztabaida genezake, inora ez iristeko agian astiroago joan gintezkeelako eta lurreko bizia errespetatu…

G. ‘Río Negro’ diskorik gustukoena duzula esan duzu. Zergatik?

E. Gehien gustatzen zaidana da. Arnasa hartu dut. Beltzaren eta hispaniarraren arteko oreka-puntu baten bila ari nintzen eta hor argi ikusten hasi naizela uste dut. Zorionekoa naiz oraindik gauzak ikasten ari naizelako eta orain ilusionatuta nago sortuko diren abestiekin.

G. Bere garaian, gaztelaniazko herri musikarentzat Kubatik igarotzen zen bestelako bidea zegoela aldarrikatzea egokitu zitzaizun. Ezertarako balio izan zuen lan hark?

E. Puntu bateraino bai. ‘Semilla del son’ bilduma eta ‘Antología de Compay Segundo’ argitaratu nituenean, erresistentzia ugari aurkitu nuen. Rock arloko jendeak urduritasunez erantzun zuen. Radio Futura-rekin oso lotura estua zuen jendea zen eta ‘saltsara pasatzeagatik’ kritikatu ninduten. Krikitaren zati baten bereak eta bi esan zuen nitaz eta handik urte betera       Ray Cooder-i argudio berberak erabilita…Nik beltzen eta mulatoek gaztelania nola erabiltzen zuten jakin nahi nuen, ingelesarekiko desberdintasunak ikusteko. Helburua bete nuen eta lan hura zabaltzea interesgarria iruditu zitzaidan. Hasieran astuna egiten zitzaion jende ‘ze ona zen hura!’ dio orain, hogei urte geroago.

G. Eta orduan jaso zenuen egurra jasota, orain Espainiako musikaren sustrai beltzak aldarrikatzen ari zara (‘El ritmo perdido’ liburuan defenditzen duen hipotesia). Ez zenuen nahikoa izan orduan?

E. Ez, ez dut nahikorik izan eta gehiagoren bila noa. Ur handitan sartu naiz besteen lanean sartu behar dudalako. Musikologoek eta filologoek gauzak argitzen ez dituztenez, pixka bat zirikatu beharko ditugu eta beraiekin elkarlanean aritu herri musikaren tradizioa nolakoa izan den jakiteko. Badakit asko arriskatzen ari naizela, baina hori argitzea behar dut. Gustatuko litzaidake gehiago jakitea Espainiako musika arabiarrari buruz, ezer gutxi dakigun unibertso liluragarria baita. Baina ez naiz hasiko orain musika arabiarra egiten!

G. Lehen aipatu dugun espazio-ontzia beharko duzu agian?

E. Ez. Formatu teknologikoa zenbat eta azkarrago ibili orduan eta astiroago joango naiz ni, konpentsatzeko. Diskoak bukatzeko beharrizanik ez dudanez orain, abesti bakoitzak gozatzen ari naiz. Ez dut diskoez pentsatzen, hilabeteak edo urteak eman ditzaket abesti batekin. Bukatuta dagoela sentitzen dudanean, beste batera igarotzen naiz. Gehiago tardatuko dut, baina ez dut presarik.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
VAGAMUNDO
80etako pop rockaren ikur bihurtu zen Radio Futura taldearen kantuak idatzi eta ahots bereziaz abestu zituen kantariak ‘El to... (gehiago irakurri)
A SOLAS CONTIGO
Espainierazko pop-aren ikonoa, Santiago Auseron agertokian ikus daitekeen musikaririk moldakorrenetarikoa da. Hala erakutsi z... (gehiago irakurri)
Kantari asturiarrak gaizto sinpatikoaren eta irrati-formulari emandako alprojaren iru... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ ALBACETE VALLADOLID SEVI...
Mastrettak, klarinetea eta zinemaren itzala pop eszenara eraman zituen artistak, bat egin du Jorge Arribasen eta Diego Galaze... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago