ARTE ESZENIKOAK

VIOLENCIA
Violencia

Trauma elkarrizketaren bidez gainditzeari buruzko istorioa da Cía Diego Garridoren Violencia. Gure kaleak amorruz, indarkeriaz eta mendekuaz gainezka dauden mundu honetan, barkamena eta elkarrizketa dira, agian, aldaketa sozial sakon baterako armarik ahaltsu eta eraldatzaileenak.

Beatrizek ez daki hamar minutu barru izango duen bilerarako prest ote dagoen; Martín du aldamenean, bere senarra, baina mina izugarria da. Urteak dira bere semearen hiltzailearen gurasoak ?Ricardo eta Amelia? aurrez aurre ikusten ez dituela, baina Beatrizek ulertzeko premia du, edo gutxienez azken aldiz saiatu nahi du ulertzen zergatik gertatu zen halako ankerkeria, orrialdea pasatzeko eta bizitzeko gogoa berreskuratzeko. Amaieraraino iristeko prest egongo da horretarako, kosta ahala kosta.

Sei urte geroago, bi bikoteek biltzea adostuko dute, eta iragana ulertzeko ahalegin gisa hasten den zerbait prozesu mingarri baina beharrezkoa bihurtuko da. Euren seme-alaben haurtzaroaz, eskola-jazarpenaz, bakardadeaz, damuaz eta doluaz hitz egingo dute. Ricardok eta Ameliak karga astun bat dute; alegia, zantzuak ez ikusi izanak sentiarazten dien errua. Martínen eta Beatrizen karga, ordea, dena galdu izanak sentiarazten dien amorrua da. Alabaina, amildegiaren erdian, barkamenaren posibilitatea sortzen da, eta keinu txiki, isil batek dena aldatuko du: eskuetatik helduko diote elkarri, eta une batez, argia egongo da. Bizitza egongo da. Etorkizuna egongo da.

Egilea: Fran Kranz. Egokitzapena, zuzendaritza: Diego Garrido Sanz. Aktoreak: Cecilia Freire, Diego Garrido Sanz, Jorge Kent, Ignacio Mateos, Esther Ortega, Inés Diego / Abel de la Fuente / Guillermo Yagüe. Argiak: David Picazo. Jantziak: Conchi Espejo. Kartelaren diseinua: Emilio Lorente. Argazkiak eta trailerra: Bárbara Sánchez Palomero. Ekoizpena: Diego Garrido Sanz, Ysarca Art Promotions.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARAKALDO BILBAO
MADRID BILBAO
Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek Kamikaz Kolektiboa sortu zuten,... (gehiago irakurri)
BILBAO
Juanjo Artero da 'Asesinato en el Orient Express' Agatha Christieren klasikoaren mold... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kulunkak Forever eta Solitudes lanekin batera hamabost urte hauetan sortutako maskara ikuskizunen trilogia osatzen duen André & Dorine obra aurke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Maiatza
Igandea
Teatro Principal
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago