Toni Acosta da Una madre de película laneko protagonista Juan Carlos Rubioren zuzendaritzapean.
Eva Maríak, gaueko ordu txikietan, bere seme bakar eta oso maite Alejandroren mezu zehatz bat jaso du: bere gelan sartu behar da, eta, giltzarrapoz itxitako tiradera batean, agiri jakin bat bilatu behar du, ikasten ari den unibertsitate estatubatuarrerako berehala behar duelako. Berehala, alegia, "oraintxe bertan, astirik galdu gabe, ama". Alejandrok, ondo baino hobeto ezagutzen duenez ama, abisu ematen dio; ez dadila erori, abagune paregabea profitatuz, bere gauzetan kuxkuxean ibiltzeko tentazio gizatiarrean (batik bat amatiarrean). Eva Maríak zin egiten dio semeari agindutakoa zorrotz beteko duela, baina mandatua betetzen hasitakoan... Denok egin dugu bekaturen bat, ala? Izan ere, amak, zinemazale porrokatua izaki, ondo daki "tentazioa goian bizi dela", edo semearen tiradera sekretuaren barren-barrenean.
Iraganeko oroitzapenek eta habia huts erakargarri hori ikusteak zurrunbilo zirraragarri eta dibertigarri batean sartuko dute Eva María, eta egunerokotasun arrunta pelikuletakoa bezalako abentura bihurtuko zaio.
Interpretea: Toni Acosta. Testua eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio. Eszenografiaren diseinua: Leticia Gañán, Curt Allen Wilmer (EstudioDeDos). Soinu-gunea eta musika: Mariano Marín. Argien diseinua: Nicolás Fischtel. Jantziak: La Leona Madre. Ekoizlea: Jesús Cimarro. Ekoizpena: Pentación Espectáculos, la Leona Madre eta La Alegría Producciones.

