ARTE ESZENIKOAK

UN SECRETO A VOCES
Un secreto a voces

Alvaro Carrerok zuzendutako komedia honetan, bi akats ikusiko dira: sekretu bat gordetzen ez jakitea eta, are okerragoa, sekretua jakinarazten ez jakitea: ?Informazioaren aroan bizi gara. Iristen zaigun guztia iragazten jakin behar dugu. Egiaztatzen. Askotan, ezer ez da dirudiena, eta hasiera batean informazio-zentzu bat zuena fake bihurtzen da. Orain horrela esaten da, fake. Baina mintzatuko gara beste batean horretaz. Obrarekin goza dezazuen espero dugu, eta gustatzen ez bazaizue, ez esan inori, mesedez. Gorde sekretua. Sekretua. Sekretu bat gordetzea. Horra hor kontua. Sekretu bat gordetzea ez da edozer gauza. Dohainen bat edo beste behar da horretarako. Autokontrola, leialtasuna, hoztasuna, neurritasuna... erraza dirudi. Baina... ziurrenik zu, oraintxe sinopsi hau irakurtzen ari zaren hori..., bai, bai, zeu..., sekretu bat gorde ezinik egon zara behin baino gehiagotan. Zereginik errazena zirudien horrek pertsona gisa porrot egitera eraman zaitu. Informazio moduko altxor txiki bat izatearekin batera, ikusi duzun lehen gizakiari kontatzeko premia larria sentitu duzu. Okerrena da horrek guztiak albo-kalteak dakartzala. Kalte horien artean, garrantzitsuena da sekretua ahoz aho igaro ahala hasierako istorioa eraldatzea, erabat itxuraldatu arte?.

Aktoreak: Pablo Puyol, Virginia Muñoz, Noemí Ruíz, Miguel A. Martín. Zuzendaritza: Álvaro Carrero.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
MADRID DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
80ko hamarkada bueltan da muntaia honetan, pop espainiarraren 35 abestirekin. 'La mov... (gehiago irakurri)
BILBAO LOGROÑO
Hiru umorista bikain jakintzaren edo ez jakintasunaren atal guztiei buruzko eztabaida... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
Ikuskizunaren datak
Abuztua
Osteguna
Teatro Principal
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Ostirala
Teatro Principal
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Larunbata
Teatro Principal
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Igandea
Teatro Principal
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago