ARTE ESZENIKOAK

ULTERIOR, EL VIAJE (TIRITIRANTES) - ARRIGORRIAGA CLOWN
ULTERIOR, EL VIAJE (TIRITIRANTES) - Arrigorriaga Clown
“Ulterior” etorkizunera egindako bidaia da. Horrez gain, ikuskizun familiarra eta ibiltaria da.
Istorio honen haria Koperniko irakaslea da. Zientzialari ero bat da, Pushpaka asmatu duena, eta denboraren makina horrekin etorkizunerantz bidaiatzea lortzen du. Bere pasadizoetan Segundo kontramaisu zarpaila eta fidela beti lagun du eta andre txori xarmagarri bat, Ainé; beren abenturen gidaria bihurtu dena.


Dena hasiko da beste aro batean izandako gertakari batean hiru bidaiariek aurkitzen dutenean animalia espezie liluragarri bat, bost metro altuera duena. Bertan izakiak bitxiak dira, gertukoak, adeitsuak, berez jostalariak, eta harritzeko moduko gaitasunak dituztela erakusteko gogo handiz. Ordutik, hiru espezimen, ar eta eme heldu bat eta kume gazte bat, ez dira aldenduko espedizionarioen ondotik, denboraren makinaren barruan sartuko dira eta sei eskifaia-kideak beste aro batzuk aurkitzeko prest bidaiatzen dute, hala nola haiengana hurbiltzera ausartzen direnek aurkitu ditzaten haiek.

Aspalditik helburu argi eta zehatz batekin bidaiatzen ari dira; hainbat sartu-irten egiten dituzte oraindik zehaztu gabeko XIX. Mendeko espazio aro batean eta ingurumarietan jarrera edo elementu kaltegarriak baloratzen dituzte, ekosistemaren degradazio zantzuen arrazoia direnak, eta geroko eta urruneko denboretara egindako beste espedizio batzuetan detektatu dituztenak.

Bisitaldietan ikusleak txunditu egiten dituzte euren gorabeherekin. Segundo latorrizko bola itzelean dabil. Ainé ikusleak erakartzen ditu bere aire-akrobaziekin, eta, are gehiago, mutiko batek dragosario handienaren gainean zamalkatuko da.
– Aktoreen zerrenda eta talde teknikoa
– TESTUAK: Tiritirantes
– PRODUKZIOA: Tiritirantes
– AKTOREAK ETA AKROBATAK: Jacinto Alonso, Oscar Ortiz, Marta López, David Olalla, Nestor Rodríguez eta Alejandro Silleras
– MAKILLAJEA: Rebeca Rueda
– ARGAZKIAK ETA PUBLIZITATEA: Luís Marino Cigüenza
– BIDEOA: La Fresquera Producciones
– JANTZIEN DISEINUA: Tiritirantes eta El Pozo Amarillo
– ATREZZOA ETA ESZENOGRAFIA: Regue eta Artefacto

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago