ARTE ESZENIKOAK

TENTACIÓN DIVINA (MAICLOWN) - ARRIGORRIAGA CLOWN
TENTACIÓN DIVINA (MAICLOWN) - Arrigorriaga Clown
Merkurio aingeru bat da. Ala egokiagoa litzateke esatea ikaskuntzaren eta emozioen grina duen espiritu geldiezina dela, zeina aspertuta eta zeruan harrapatuta baitago?
Arduratsuki arduragabea; arriskutsuki ikusnahia; modu susmagarrian sineskorra, eta interpretaziorako gaitasun itzel... baina okerrarekin; hala ere, interpretaziorako gaitasunarekin, azken finean. Hala jaitsi da lehen aldiz Merkurioa Lurrera, jainko-misioa betetzera.

Nolakoa izango da Merkurioren eta gizakien arteko elkartzea? Zer tentaldi eta arrisku eta aurkikuntza izango ditu han zain? Nolakoa izango da haren lurreko aurkikuntza?

Merkurio biziorik eta aurreiritzirik gabeko izakia da, eta aske dago abenturaz eta tentaldiz betetako mundu honetan... DENA PROBATZEKO GOGOAREKIN!

Mai Clown zirkua eta antzerkia lantzen dituen konpainia bat da. Maiték sortu zuen 2016an. Pailazoa, aktorea eta aireko akrobata da. Argentinako pailazo, aktore eta aireko akrobatak Buenos Airesen hasi zuen aktore izateko prestakuntza, Río Abierto institutuan eta San Martín kultura-zentroan.

Madrilen, pailazo izan da Jesús Jarra, Lluna Albert, Hernán Gené, Gabriel Chamé eta Walter Velázquezekin. Arte dramatikoa ikasi zuen Estudio 3 eskolan, Agustín Bellusci eta Fernando Orecchirekin; errutina komikoen muntaketa, Walter Velázquezekin; dantza, Michel Manekin; zirkua, CARAMPA, E.M.C.A eskolan, Alcorconen, eta zirkuari buruzko urteroko ikastaroa egin du Charivari zirku-antzerki eskolan, non aireko tekniketan espezializatu baita (oihalak, soka birakaria eta trapezioa). Airekoa dantza ikasi zuen, Argentinan.

2002an, bere konpainia sortu zuen, MIRRUMBA, eta harekin lan egin zuen 2007ra arte; tarte horretan, pailazo-ikuskizun eta aireko ikuskizun ugari egin zituen.

Ordutik aurrera, Emilio Rodríguez Josérekin batera, ARTLEQUIN osatu zuen; konpainia horrekin, zirku-antzerki muntaia asko sortu eta produzitu ditu.

SARIAK
– Trespaderneko (Burgos) Jaialdiko Epaimahaiaren Saria. 2017.
– Ikusleen Saria, 2016. MYAU Jaialdia.
– Emakume Pailazoen 9. Zikloko hautapen ofiziala. Chapitó, Lisboa 2016.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago