![]() |
Nevermutisen lehen obra den Sin terapia izenekoaren aurkezpena Gazteszenan. Bigarren aukera, onarpena eta adiskidetasunari buruz hitz egiten duen komedia musikal bat, barre eginaraziko dizuna, hunkituko zaituena eta, noski, abesteko gogoa piztuko dizuna.
Alfredek bere azken terapia eman zuenetik bost urte igaro dira. Abesteko bulkada kontrolaezina zuten pertsona talde bat sendatzen saiatu zen gizonak bere burua mundutik ezabatu du. Musika bere bizitzatik baztertu du eta guztiz isolatu da, depresio sakon batean murgilduta.
Kasimiro, bere laguntzaile ohia, ohartu da egoerak okerrera egin duela eta pentsaezina den zerbait egitera ausartzen da: Alfred salbatzeko paziente zaharrak berriro elkartzea ?gizarteak baztertutako pertsona arraro haiek, gaur egun bere lagunik onenak bihurtu direnak? .
Hala ere, tratu txarra eman zien eta aldarazi nahi izan zituen gizon hura laguntzera konbentzituko al ditu? Eta hala bada, frogatuko al diote inoiz ez direla gaixorik egon? Musika ez zela zigor bat, opari zorgarri bat baizik?
Dramaturgia eta zuzendaritza: Ana M.ª Sánchez Rodríguez. Koreografia: David González Familiar. Aktoreak: Ana M.ª Sánchez Rodríguez, Ander Urruticoechea Ribate, Ane Roteta Iruretagoyena, Ariadne Etxetxikia Barbero, David González Familiar, Garikoitz Muñoz Otaegui, Isabel Peralta Yabar, Iñigo Domingo Otero, Usue Aspiazu, Mikel Zabaleta Sistiaga eta Saioa Ruiz Erasun. Mihiztadura: Erik García Augusto eta Jon Ortiz Urrestarazu. Musikariak: Gabriel González, Maider Arratibel Lázaro eta Txomin Bergua Irurzun. Ekoizpena: Asociación Cultural Teatro Musical Nevermutis. Eszenografia diseinua: Ana M.ª Sánchez Rodríguez. Jantzien diseinua: Ana M.ª Sánchez Rodríguez. Makillajea: Ainhoa Esparza Zabalo. Diseinu grafikoa eta ikus-identitatea: Ana M.ª Sánchez Rodríguez. Argiztapena eta soinua: SEI - Soniua & Iluminazioa.

