Garai batean Iruñeko kateme guztiek Remigia izena zuten. Iruñean badago kale bat Remigia Echarren izena duena, eta, agian, gure nagusi batzuen oroimenean oraindik bizirik dirau.
Emakume aparta izan zen, funanbulista, artista, ezaguna XIX. eta XX. mendeen arteko Iruñean. Nor da Argako Erregina, Mademoiselle Agustini edo unamaren erregina ezizenak merezi izan zituen emakume hau? Nondik heldu zitzaion goietan ibiltzeko nahia, halako balentrietan emakume gutxi erreferentzia ziren garai batean?
Estefanía de Paz Asínek funanbulistari buruz ikasi duena kontatzen digu, Remigia hil zela 100 urte bete diren honetan. Haren historiak liluratuta, hari buruzkoak bilatu eta aurkitu ditu, eta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dionean, sortzen eta eratzen jarraitu du, emakume bikain hau hobeto ezagut dezagun.
Proiektu hau 2021eko apirilean estreinatu eta gero, Iruñeko Udalak aho batez onetsi zuen Arga ibaiko pasagune mitikoen izena aldatzea, eta, orain, Mademoiselle Agustini da pasagune horien izena, hau da, Remigiaren izen artistikoa dute.
Segur aski asko interesatuko zaizu...