“Haurtzarotik, bere zibaren efektu giroskopikoak harrapatuta duen pertsonaia.
Jolasak dakarkigun korapiloz eta biraz betetako bidaia; bizitzako egoera garrantzitsuenetako bat”.
2022ko ZIRKOLIKA SARIA, KALEKO IKUSKIZUN ONENA
Zirkuko artea zibaren joko ezagunarekin eta Mediterraneoko kulturaren sustraiekin fusionatzea da ikuskizun garaikide honen helburu nagusia.
POIk malabarismoen eta manipulazioaren bilaketa fisikoari erantzuten dio, baina baita nik neuk diseinatu eta eraikitako ziben eraikuntzari buruzko artisau-ikerketari ere. Hainbat zur mota, forma eta euste-puntaren azterketa horri esker, ziba pertsonalak eta bereziak sortu ahal izan ditut; esate baterako, pertsona bakar batek jaurtitako munduko zibarik handienetako bat, 45 kg-ko pisua duena; nik neuk 15 metrotik gorako soka batekin botatzen dut.
Ziba jolas magiko eta aspaldikoa da, sei mila urtetik gorako historia duten bira hipnotikoak dituena. Desagertzear dagoen jostailu honek denbora gelditu ahal du, elementua biraka ikusteak soilik gure egunerokotasuna arautzen duen abiaduratik isolatzeko aukera ematen baitigu.
Guillem Vizcaíno
Belaunaldi guztiek eragin hipnotiko berberaren pean begiesten dituzte Guillemen eskuak, basolibondozko laserra jaurtitzen duenean.
Munduko txapelduna izateak ez dio bizitza aldatu. Entseguak egiten jarraitzen du, Teatre Bover taldearekin eta bere bikotekide Mari Paz Arangorekin duen ATIROFIJO CIRC taldearekin izango dituen zirku-emankizunetarako. Ia pasadizozko gertaera bat da aurkeztu izana, Pollençako bere lagun Xisco Vallsek eta Josep Sinak behin eta berriro eskatuta –seigarren eta bosgarren lekuan geratu ziren, hurrenez hurren–; horren ondorioz, lehen postua lortu zuen estilo librean, eta bigarrena, estilo tradizional/librean.
Aizto-jaurtitzailea, objektuen manipulatzailea eta interpretatzailea.
Guillem Vizcaíno Mallorcan jaio zen, 1987an. Zirkuko artista autodidakta izan da hasiera-hasieratik. Malabarista, aizto-jaurtitzaile eta objektuen manipulatzaile honi 14 urterekin sortu zitzaion zirkuarekiko grina, eta 16 urterekin egin zuen debuta. Circ Bover (Mallorca) taldeko kide da 2005etik, eta haien produkzio gehienetan parte hartu du: "Canostra", "Xalestia", "Sa Trup", "Trashumant" eta "Descobreix el Circ". Nabarmentzekoa da lan hauetan izan duen parte-hartzea: "Un viaje al interior" (zuzendaria: Biel Jordà) lanean, eta Manacorreko Antzerki Ferian izandakoa, "Racons de la Memoria" ikuskizunarekin (Tortell Poltrona). Jaialdi hauetan parte hartu du, besteak beste: Circada jaialdia (Sevilla), Viladecanseko jaialdia (Katalunia), Circ Cric jaialdia (Katalunia), Nosolocirco (Extremadura), Santa Eugèniako Mostra d'Arts Escèniques (Mallorca), Circaire (Mallorca), EIMA Festival.
Segur aski asko interesatuko zaizu...