ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

PETER, EL MUSICAL BY THEATRE PROPERTIES
Theatre Properties
Peter, El Musical by Theatre Properties
'Peter, el musical' ekoizpen ikusgarria da, mundu osoan 5.000 emanaldi eskaini eta bost milioi ikusle liluratu dituena. Orain, eszenaratze berri batekin itzuliko da, legendazko istorio honen magia birsortuz.

Familientzako Musikalik Onena izendatu zuten lehen urtean, formatu handikoen artean.

Mundu osoan 5.000 emanaldi eskaini eta bost milioi ikus-entzule izan ondoren, hemen dator berriz Peter, El Musical by Theatre Properties. Espainiar produkzio bat, hasieratik milioika ikus-entzuleren bihotzak beretu zituena. Londresen, Garrick Theatre-n jokatu zuten, eta The Times egunkariak Londresko bost musikal onenen artean kokatu zuen 2008an. Musikal hau munduko sei herrialdetan eman zen: Espainia, Portugal, Erresuma Batua, Mexiko, Kolonbia eta Uruguain, eta arrakasta handia izan zuen hala ikus-entzuleen nola kritikarien artean.

Orain, hemen datoz berriro, 2022-2023rako produkzio honek ahaztu ezinezko arrastoa utziko duelakoan. Theatre Properties, Atresmedia eta Grupo Eventix-en super ekoizpena. Eszenaratze berritua, antzerkiko azken teknologiekin, legendazko historia honen magia birsortzeko.

Oharra

Peter VIP sarrerak: informazioa eta salmenta leihatilan.  


Segur aski asko interesatuko zaizu...
'El viaje del monstruo fiero' lanean, Espainiako Urrezko Mendea omenduko du Rafael Ál... (gehiago irakurri)
BILBAO
Hiru umorista bikain jakintzaren edo ez jakintasunaren atal guztiei buruzko eztabaida... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
VITORIA-GASTEIZ BILBAO
'Inmaduros' 50 urtetik gorako bi laguni buruzko komedia dibertigarria da. Guztiz desb... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago