ARTE ESZENIKOAK

OSCARRA ÓSCARRENTZAT
Oscarra Óscarrentzat

Los Angeles (AEB) Zine Akademiako sariak, Oscar preziatuak banatzen direneko gau magikoa. Hiriaren kanpoaldean kokatutako motel xixtrin bateko terrazadun gela izango da istorioa kontatzeko eszenatoki bakarra, nondik oso urrun, Hollywood kartel famatua ikusten den.

Óscar Manzano zine zuzendari gaztea Laburmetrai onenaren sailean izendatu dute sari garrantzitsu hauetan eta zinearen hirira iritsi da Guillermo Barrientos Kultura ministroa eta Irene Navarro Ogasun ministroarekin batera, batek daki zergatik. Batek jakingo du, Oscarrek ez behintzat. Bi politikariek ezin dute elkar ikusi ere egin, eztabaida eta matrakan dihardute etengabe Oscarren kalterako eta zeremonia hasteko ordu gutxi falta direla hori da panorama. Oscarrek ustekabeko bisita ere izango du; Pauline izeneko escort girl misteriotsu batena. Berak ez dakiena da neska Guillermok berak kontratatu duela sari banaketan eta alfombra gorrian bere neskalagunaren plantak egin ditzan.

Orkestrarik desafinatuena ere ondo utziko luken laukote honek euren bizitzako gaurik zoroenetakoa igaroko du motel txiki horretan, Zeremoniaren aurretikoak eta ondorengoak banatzen dituen ordu eta erdiko komedia honetan. Bilatu gabe elkar aurkituz, gorrotatuz, maitatuz eta mila gauza gehiago biziz. Guztiak batzen dituen marko baten barruan, hori bai. Ametsak, euren ametsak, eta haiek betetzeko atzean zer uzteko gai ote diren.

Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena, Jon Plazaola. Zuzendaritza: Mario Hernández. Testua: Mario Hernández. Ekoizpena: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
80ko hamarkada bueltan da muntaia honetan, pop espainiarraren 35 abestirekin. 'La mov... (gehiago irakurri)
BILBAO LOGROÑO
Hiru umorista bikain jakintzaren edo ez jakintasunaren atal guztiei buruzko eztabaida... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
Ikuskizunaren datak
Abuztua
Osteguna
Teatro Principal
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Ostirala
Teatro Principal
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Larunbata
Teatro Principal
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Abuztua
Igandea
Teatro Principal
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago