ARTE ESZENIKOAK

Nere azalean arrotz, Myriam Perez Cazabon

Dantza Garaikidea zer den ba al dakizu? Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Dantzaren munduari buruz ikasi nahi zenuke?

Horrela bada, etorri zaitez Nere azalean arrotz lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera, Myriam Perez Cazabonen eskutik.

Nere azalean arrotz PRESENTZIA-ren kontzeptuarekin lotuta, izan gabe egotearen ideian oinarrituta, norberarekiko deskonexio egoeraren gorputz adierazbidearen bilaketa bat da. "Bi pertsona. Bata bestearen itzalpean. Batzutan elkarri lotuta. Bestetan elkarrengatik urrun. Bi pertsona arrotz, elkarrengatik banatu ezin direnak. Bi pertsona. Edo bakarra, bitan zatituta."- Myriam Perez Cazabon.

Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

ERRESERBA EGIN

 

 

Errerserba egiteko azken eguna abenduaren 13a (14:00etan) da, osteguna

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago