Mutatu aditzaren aginterazko hirugarren pertsona singularra: pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera etab. aldatzea.
“…eta egun batean, iragana gure bizitzetara bueltatu zen, eta gurea dela sentitzen dugun guztia berreskuratu genuen. Gure antzokian elkartu ginen berriz ere: dena hautsez betea zegoen, hainbat urteren ondoren, eta gure zirkuko ikuskizunak bizitza berri honetara eraldatuta berreskuratzen genituen aldi berean, mutatzen ginenaren magia sentitu genuen!!!”
Mutazioa konstante bat da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Mutatu ditzagun egiturak eta baita gu ere, pertsonak, Aurrera jarraitzeko, urrunago iristeko, gorago; zailena oraindik!!!
Topagune eta entrenamendu partekatu batzuen ondoren eta lanbide-karrera batera egiteko aukerak ikusita, Bilbon (Bizkaia) ekin zioten ibilbide bateratuari, 2019an; bikotean egindako diziplinetan trebatu ziren eta ikastaroak egin zituzten sektoreko hainbat profesionalekin. Hortik aurrera, ikuskizun txikiak eta saio laburrak egiten hasi ziren, eta konpainia finkatu duen oinarri sendo ona eratu zuten. Zenbait diziplina akrobatikotan espezializatu dira, hala nola eskuz eskukoan eta pertxan; ikastaroak egin dituzte eta informazioa trukatu dute kideen arteko topaketetan.
Jendaurreko emanaldi eta erakustaldi txiki horien ondoren, ikuskizun desberdina, originala eta harrigarria sortzeko kezkak eta beharrak bultzatu ditu biak. Hori dela eta, 2022ko maiatzean, “MUTE” estreinatu zuten Leioako Umore Azokan; ikusleen harrera bikaina izan zuen, eta oso kritika onak jaso zituen. Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria irabazi zuten. Une horretatik aurrera, birak egiten eta ikusleen gozamena eta barrea eragiten hasi ziren, gehien gustatzen zaiena eginez: ZIRKUA!
Segur aski asko interesatuko zaizu...