ARTE ESZENIKOAK

MI SUICIDIO O EL PESIMISMO ALEGRE
Mi suicidio o El pesimismo alegre

Mario Gas da Henri Roordaren Mi suicidio, zinezkotasun sakon eta erabakigarriko liburuaren egokitzapen honen protagonista. Egileak bizitzari, maitasunari, gizarteari, lanari, edo plazerrari buruzko funtsezko galderak aletzen ditu bertan, bere suizidioa prestatzen duen bitartean.

Duela ehun urte idatzi zuen Henri Roordak, bihotzean tiro eginez bere burua hil baino lehentxeago, umore eta ironia fatalistaz beteriko alegatu gisa. Humanista, librepentsalaria, idazlea, pedagogoa, matematikako irakaslea, hedonista eta libertarioa, testu honetan eskola magistral bat uzten digu, maitasunari, hezkuntzari, kapitalismoari, ezkontzari, eskolari, desioari edo adiskidetasunari buruzkoa.

Testu labur existentzialista eta avant la lettre honek ?egilea bizitzara lotzen zuen edertasun hura bezain aratza denak? beste titulu hau izan zuen hasieran: El pesimismo alegre.

Egilea: Henri Roorda. Zuzendaritza eta gune eszenikoa: Fernando Bernués. Interpretea: Mario Gas. Jantziak: Antoni Belart. Argiztapena: Xabier Lozano. Zuzendari laguntzailea: Montse Tixé. Ekoizpena: Paola Eguibar. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Dramaturgia: Fernando Bernués, Mario Gas, Vicky Peña. Itzulpena: Miguel Rubio. Ekoizpena: Tanttaka Teatroa.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Urria
Osteguna
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago