La última noche con mi hermano Centro Dramático Nacionalen ekoizpena da, Alfredo Sanzolek zuzendua.
Nagoreren istorioa da hau ?minbizia diagnostikatu diote?, bai eta bere anaia Albertorena ere ?ez du onartzen arrebaren gaixotasuna, baina haren heriotza onartzen ikasi beharko du?. Albertok eta Ainhoak bi seme-alaba dituzte, Nahia eta Oier, eta Ainhoak anaia bat du, Claudio. Anai-arreben hiru bikotez osatutako familia da hau, eta haurridetasunari buruzko bizipen oso desberdinak dituzte. Familia horretan, Nagore ?bakarrik bizi den emakumea? funtsezko ardatza da.
Ahizpa, arreba edo anaia bat galtzeko dolua da sozialki gutxien lagunduta dagoena. Egia da haurridetasuna bizitzeko modu asko daudela, eta egia da, halaber, askotan hoztasuna eta distantzia ezartzen direla anai-arreben artean, baina egia da, baita ere, maiz haurridetasuna funtsezko egitatea dela pertsonen bizitzan, eta beste aldea galtzea izatearen benetako anputazioa dela.
Testua eta zuzendaritza: Alfredo Sanzol. Interpreteak: Elisabet Gelabert, Ariadna Llobet, Nuria Mencía, Biel Montoro, Jesús Noguero, Cristóbal Suárez. Eszenografia: Blanca Añón. Argiztapena: Pedro Yagüe. Jantziak: Vanessa Actif. Musika: Fernando Velázquez. Soinua: Sandra Vicente. Mugimendua: Amaya Galeote. Karakterizazioa: Chema Noci. Zuzendari laguntzailea: Eva Carrera. Eszenografia laguntzailea: Lidia Gómez. Argiztapen laguntzailea: Paloma Cavilla. Jantzigintza laguntzailea: Sandra Espinosa. Soinuztapen laguntzailea: Pablo de la Huerga. Kartelaren diseinua: Emilio Lorente. Trailerra eta argazkiak: Bárbara Sánchez Palomero. Ekoizpena: Centro Dramático Nacional, Teatre Nacional de Catalunya. Eskerrak: Txema eta Javitxu Abaigar; Ruth eta César Alonso; Ana eta Esteban Barcia; Jesús Acevedo, Salva Bolta; Nacho Castro, Virginia Flores; Amaya eta Alberto de Miguel; Ángel eta María Ángeles Domingo; Mariano eta Miguel Goikoa; Ana, Evelio eta Amilio González, Javier Jaén, Andrés eta Mónica Lima, Eva Morillo, Carme eta Tomás Portaceli, Teresa Ramos, Santos Rejas, Javier eta Chano Román, Resu eta Pedro Sanzol.

