La nueva sufnormalidad
Sketch-sorta absurdua, pandemiari bestelako ikuspuntu batetik heltzeko. Barrea dugu eguraldi txarraren aurkako antidoto, garai nahasi hauetan aliatu baitugu burugabekeria. Garai ero honi buruzko eszenak, pitokeriaren muturreraino eramanak.
Horrek guztiak ez du, noski, batere asmo didaktiko edo eredugarririk, ez baikara inor baino akarragoak eta bai, ordea, asko baino ergelagoak.
Antzezleak: Soledad Carril, Alfonso Díez, Leire Orbe, Sara Barroeta, Chema Trujillo eta Eneritz García.
Arimaktoreren ekoizpena.
Arimaktore aretoan, abenduaren 5 eta 19 egunetan (larunbatak), 19.00etan.
Erreserbak: 946948289
Barakaldoko Castilla la Mancha kalea, 9.
10 euroko ekarpena.
Gune eszeniko berria antzinako anbigua da. Hustu egin dugu agertoki txikia eta ikusleentzat egoki kokatutako aulkiak utziz.
Segur aski asko interesatuko zaizu...