ARTE ESZENIKOAK

Julietas, Romeo circo; Markeliñe

Romeo eta Julieta bi kapela dira, eta "aurkezleak" airera botako ditu. Pertsonaiak kapelak dira, ez antzezleak. Kapela bat berdea da, bestea gorria. Romeo eta Julieta. Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera.

Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta, gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa.

Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia.

Guzti honen azpian, amodioaren hauskortasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago