ARTE ESZENIKOAK

ITZAL(IKO) BAGINA
Itzal(iko) bagina

Antzezleak: Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain.

Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna da. Bere trama izaerak hiru pertsona(i) bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu. Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute. Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...

Itzalek leku garrantzitsua hartuko dute ikuskizunaren zehar. Izan ere, teladun hiru markoren atzean proiektatuko dira zenbait  asarte. Arropen eta argien koloreekin jolastuko da. Zuritik abiatuta gorri, berde, eta moreak hartuko dute protagonismoa antzezlana aurrera joan ahala. Kolore bakoitzak esanahi  bat hartuko du eta argi jokoek garrantzia izango dute.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
29
Iraila
Astelehena
Larratxo K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago