ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

HONDAMENDIA
Artedrama
HONDAMENDIA (Artedrama + Axut)
'Hondamendia' gure historiako azken bi urteen antzerki-metafora da. 2020eko otsailetik 2022ko otsailera hainbat gauza gertatu dira: Zaldibarko zabortegiaren istripua, Covid pandemia... Garai historiko hori antzerki bihurtu dute Artedrama eta Axut ('Amua', 'Zaldi Urdina'...) konpainiek.
2020ko martxoa: Covid-a heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?

Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea?

Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtudira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ARTEDRAMA
'Hondamendia' gure historiako azken bi urteen antzerki-metafora da. 2020eko otsailetik 2022ko otsailera hainbat gauza gertatu... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago