ARTE ESZENIKOAK

GABRIELEN LEKUA IKUSKIZUNA (AZKEN SAIOA)
GABRIELEN LEKUA

AntzerkiakBertsolaritzaMusikaOlerkiaGabrielen Lekua Ikuskizuna (Azken saioa)
Eguna/Ordua
2014/09/24
asteazkena
11:00

 

Sarrera: 5 EUR (Gabriel Aresti euskaltegiko bulegoan)
*Goizeko emanaldia Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleentzat soilik.

Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburuz Kafe Antzokian bere azken emanaldia eskainiko duen ikuskizun honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua.??Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz. Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea... euskal literatura, euskal kultura... Eta bere izaeraren zein obraren alderdirik garrantzitsuenak lotuko ditugu leku bat edo bestearekin. Haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonarekiko gutunizketa, euskara batuaren sorrera, bere ideologia. Beti ere, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaldu nahian, bere lan oparotasuna, aktibismoak, eztabaidarako zuen joerak isla izango dute emankizunean.??Ordu eta erdi inguruko ikuskizuna izango da. Hainbat kultura adierazpide elkartuko dira oholtzan: musika, bertsolaritza, deklamazioa, ikus-entzunezkoak... eta bi pertsonaiek eramango dute kontakizunaren ardatza. Ikuskizunean denetik izango da, Gabriel Arestiren obraren pasarteekin batera, sortzaileek beren beregi emankizunerako sorturiko lan berriek osatuko dute mamia.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Judith Argomaniz koreografo donostiarrak Lasala dantza garaikideko konpainia interesg... (gehiago irakurri)
BILBAO SANTURTZI
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago